inprimatu
Stabat (Jesus ona gurutzean)
Izenburua:
Stabat (Jesus ona gurutzean)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Duvoisin)
Egilea(k):
Duvoisin

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1198.zk.
Orrialdea:
1

Stabat

 

Duvoisin kapitaina

 

 Jesus ona gurutzea

 Itzaturik ikhustean

 Ama zagon nigarrez.

 

 Oinhazerik gaitzenean,

 Lantzaz joa bihotzean,

 Ethendu zen auhenez.

 

 Zembat ahal zen samina

 Ama saindu haren mina

 Atsekabez bethea!

 

 Han zagoen auhenetan,

 Nigar eta hesturetan

 Ikhustean semea.

 

 Hambateko oinhazean

 Ama haren ikhustean,

 Nork ez duke nigarrik?

 

 Ama semei begiratuz

 Nor ez egon minez doluz

 Nigarretan urthurik?

 

 Ikhusi du azotatzen,

 Gure gatik estiratzen

 Bere seme eztia.

 

 Ikhusi du hagorantzen,

 Herioak akhabatzen

 Zeru lurrez utzia.

 

 Amodio ithurria,

 Emadazut min bizia

 Pairatzeko zurekin

 

 Jainkoaren gogokotzat,

 Amodioz Jesusentzat

 Egizu erre nadin.

 

 Sar dizazut bihotzean

 Jesus onak gurutzean

 Hartu duen zauria

 

 Zure seme zaurtuaren

 Ene gatik hartu penen

 Emadazut erdia,

 

 Hil artino haren minez

 Deithoratzen nigar zinez

 Nagon bethi zurekin.

 

 Nahi nuke zurekien

 Habearen itzalean

 Nere egoitza egin.

 

 Birjinarik ederrena

 Onhetsazu nere pena

 Zurearekin! ultsan.

 

 Jaun onaren gurutzea

 Harek jasan oinhazea

 Iduk bezat gogotan.

 

 Egidazut gurutzeaz,

 Semearen pairamenaz

 Hazkartzeko grazia.

 

 Hiltzen naizen oreneko

 Emadazut arimako

 Jainkoaren gloria.

 

 Jujamendu gogorretik

 Ifernuko su garretik

 Othoi beira nezazu

 

 Kristo, zure Ama onaz

 Eta zure pairamenaz

 Bitoria indazu.


inprimatu