Aita San Ignazio-ri bere jaiotzako laugarren eunkidan
LOYOLA-RA LOYOLA-RA
KANTARTEA.
Guazen, bai, euskaldunak
Loyola ederrera,
Aita San Ignacio
Jayo zan echera;
Esker milla biotzez
Jaunari ematera,
Bear ditugun onak
Anchen eskatzera.
KANTALDIAK.
Gizon ta aingeru egalariyak
Atozte danok, batean
Iņigochoren jayotechea
Kantatzen saya gaitean,
Jayotechea, nola altiste bat
Urrezko koroi-tartean
Gorderik eder-eder dagona
Iya berreun-bat urtean.
Guazen, etc.
Oņaztarrakin alkartutako
Jauregi noble dontsua,
ĄAgur, Urola ondoan jaiki
Ziņaden Eche santua!
Santuba zera Birjiņak eta
San Pedro-k ikustatua,
Bere-jayotzan, bere-gaisotzan
Iņigo-k argiratua.
Guazen, etc.
ĄZenbat zorion zure barruban
Gizonak duten arkitzen!
Iņigo-k emen igaro-zuben
Bizitzak ditu arritzen;
Kristau oitura birtutezkoak
Asiko dira berritzen,
Ignazio-ren zeruzko esanai
Alai ta pozik segitzen.
Guazen, etc.
Seme doatsu San Ignaziok
Argiro-zaitu santutu;
Aren bitartez da zure izena
Mundu guzian zabaldu;
Euskaldun danok aren antzeko
Baldin bagera, seguru
Berberak zeru-goi argietan
Naiko gaitu koroitu.
Guazen, etc.
AZPEITIA-RREN MARCHA
Batena
Loyola-jauregiko semea
Guziona
Guztiz miragarria
Iņigo,
Zabiltzana argiro
Naiz dala gortean
Erregien aldian,
Naiz kaņoi-lertutzen
Iruņa gordetzen:
Leyalki zerade zu portatzen
Espaņa dana-onratzen.
Loyola etc.
ĄO! zeiņ aundiyago,
Argi ta ederrago
Arkitutzen zeran
Zure eche Loyolan
Jesus-en bandera eder pian
Jartzian:
Birena
Bazatoz berriro
Alai ta pozgiro,
Zere erri maitera
Gaisoen artera:
Guziona
Zeiņ diran aundiyak
Zure mirariyok,
Azpeiti guzian
Zuk predikatzian
Nork ez ditu aditzen,
Eta mundua arritzen
Birena
Zu gidari
Beti, bai, zera euskaldunari,
Guziona
Beti beti gidari.
BIZI BEDI SAN IGNAZIO.
KANTARTEA.
Bizi dedilla, bai, bizi
Ignazio aundiya
Bizi dedilla; bai, bizi
Gizon danen euzkiya;
Mundua baņo aundiago
Zuben biyotz alaiya
Jainkoaren amodio
Garrez irazekiya.
KANTALDIAK.
Bete dezu, Ignazio,
Jainko-amorez mundua
Zabaldu dezu JESUS-en
Biotz erdiko sua,
Jainkozko su ori gabe
Gizona zan galdua;
Zure ondora ezkero
ŋNor egon izoztua?
Zorionean Loyolan
Berriro jayo zera
Ortik su ta gar juateko
Mundua salbatzera.
Zabaltzen dezu Paris-en
Zuk JESUS-en bandera
Erakarririk lagunak
Aren Gurutzepera.
Jesus-en izenekoa
Gizaldi eder taldea
Eleizan alchatu dezu
Errutsu ta trebea.
Inpernutarrari gerra
Beti da asmo zurea,
Jesus-ek erreiņa dezan
Biotz danen Jabea.
Zoaz, zoaz, lagunakiņ
Bertatik Erroma-ra;
Belaunikatu Aita Santu
Paulo-ren oņetara.
Ark bialduko zaituzte
Lurbira danetara,
Inpernuba zuben-bidez
Garaitzeko, gerrara.
LOYOLA-TIK ERRIRA.
KANTARTEA.
Biotz biotzetikan
Emanik Jaunari,
Milla ta milla esker
Bagoaz kantari:
Gloria Jesus-i ta
Ignazio Aitari;
Oyen alde gera gu
Nun nai gudalari.
KANTALDIAK.
Alkarren leiyan begi-zorrotzez
Iraurgi-ko ibar erdira
Izarriz-andi Kostorbe ta Araunz
Zeudela atsegiņ begira,
Loyola echeko argietara,
Lareun urte badira:
Euzki-berri bat eche gaņean
Zebillen jira-ta-bira.
Biotz etc.
Euzki-berri-au Ignazio da
Loyola echeko Semea,
Daukana bere mirariakin
Mundu guzia beten;
Jesukristo-ren soldadu aundi
Buruzai paregabea
Jesus-beraren banderapeko
Gizaldi-Juntatzallea.
Biotz etc.
Da gure Patroi andia beti
Eleiza-Amaren argiya,
Beltzebu-tarren kontrako muru
Jesus ber-berak jarriya;
Gure aurrern bortizki dabill
Jesus-en gudalariya:
Bere ondoren betor aurrera
Kristau piņa dan guztiya.
Biotz etc.
Jesukristo-ren soldadu gera
Kristau guztiok munduban;
Zeru goiyetan sar-nai badegu,
Aurrera guazen orduban,
Luziper-tarren dotriņen kontra
Ignazio-ren moduban,
Jesus erregek koroitu gaitzan
Garailariyak zeruban.
Biotz etc.