Santa Zeziliaren kantak
Agur, gure biotzeko,
Santa Zeziliya I
Zure soņu ederrai
Dariote eztiya
Jarrai zenduelako
Jainkoa-ren deiya;
Lagun guri, kantatzen
Zure Fede argiya.
Erakusten diozu
Baleriano-ri
Zeruko aingeru bat
Zere goartari,
Segi-deyola, esanik
Fedeko argiyari,
Utzirik munduaren
Illuntasunari.
Zure biotz garbiko
Itz zoragarriyak
Irabazitzen ditu
Betiko anaiyak,
Baleriano eta
Tiburzio, biyak;
Irur onzako zeuden,
Martiri koroiyak.
Zure bertute eder
Distiatzalleak
Zuganatu gaitzala
Gu-soņu-zaleak;
Bertute oyen lurruņ
Parerik gabeak
Lagunduko digute
Izaten obeak.
Suspertu belarriak,
Danik lasterrena;
Enzun kanta aingeruzko
Zezilia-rena:
Soņu ori sar-bedi
Biotza-barrena,
Izan dediņ au beti
Jaungoikuarena.
Zu kantari obea
Lurreko iņor baņo:
Ez degu aiņ ederrik
Aditu egundaņo:
Zure ondoren gatoz
Eriotzaraņo,
Zurekin igo-arte
Zerubetaraņo.
Atzera mundutarren
Kantari gaistuak,
Ondatzen dituztenak
Anima gaisuak;
Biotzak alchaturik
Aitu zerukuak,
Santa Zizilia-berak
Obraz kantatuak.
Alcha-zagun bai danok
Zeruronz burua:
Irabazten badegu
Munduan zerua,
ĄAn bai degula izango
Guztiz gozatsua,
Santa Zezilia-kin
Musika-soņua!
|