[Santa Ageda kantak]
Bedeinkatua izan dedilla
Eche onetako jendia,
Repiten los demás golpeando el suelo:
Bedeinkatua izan dedilla
Eche onetako jendia,
El director:
Pobre ta umil dabillenentzat
Badute borondatia.
Repite el coro y asi sucesivamente:
Santa martiri maitia
Dago errukiz betia
..................
Jaun zerukoak emon daiuela
Osasuna ta bakia.
Libertadia eskatzen diot
Echeko prinzipalari, (bis)
Santa Agedaren alabantzak
Kantadutera nua ni;
Grazia pizkat ipini
Santa bedeinkatu oni,
Kristandadian onen izena
Beti bedeinkatu bedi.
***
Nork esango du zer pasa zuan
Munduban Santa Agedak,
Lendabiziko azotatu ta
Kendu zizkaten bularrak;
Gorrotuaren indarrak
Jentillen biotz gogorrak.
Istanpatian estalizion
Gorputz guztia odolak.
Santa au preso sartu zanian
Zan milagro bat andiya,
Zeruetatik jachi zitzaiyon
Jaungoikoaren argiya:
Milagro ikaragarriya
Santa onen alegriya;
San Pedrok berak kuratu zion
Santiari gorputz guztia.
Onen erida gorputzekon
Zenbateraño otezan,
Santa Ageda martiri onen
Itz bi nai nituzke esan;
Jentillen atzamarretan
Batere bildurtzen etzan,
Bada emendik konsideratu
Santaren biotza zer zan.
Berriz Enperadoreak diyo
Eramateko argana,
Donzella gazte onek biotza
Leo bezin firme darama,
Jaun zerukoak emana
Orain berekin daukana,
Amore aundiya zuen
Gure Jaungoikoa gana.
Martiri oni esaten dio,
Zeña zegoan isilik,
Adora itzatzu gure jaungoikoak
Baldin naibadezu bizirik;
Itz oriyek aditurik
Santak baidiyo bakarrik:
Nik adoratzen dedana baño
Ez dago iñon besterik.
Zer balorea eraman zuban
Etzai gaistuen aurrera,
Umildadeko begi ederrak
Isuririkan lurrera:
Enperadore kruel au beti
Gogor zeguan berera,
Arrastaka ta desonratuaz
Atera bedi kalera.
Orduban ere eranzun ziyon
Jaungoikuari graziyak,
Baña borrero jentill gogorrak
Zeuden gorrotoz josiyak,
Santaren fede biziyak
Jaunaren probidenziyak
Lurrak ikara eginzuban ta
Arritu ziran guziyak.
Paret aundi bat erori zan
Ikara onen puntuban,
Enperadore arren lagun bi
Azpiyan galdu zituban;
Ikusirikan orduban
Ayek alako moduban,
Zer milagroak gertatu ziran
Santa onekin munduban.
Jentill gogorren eskuetatik
Sartu zan kalabozuan,
Agoniako ordu santuba
Ondo ezagutu zuan;
Iltzeko zeguen orduan
Jesus ill otza zeguan
Orain gloria gozatzen dago
Aingeruakin zeruan.
Kristau deboto batzuek zuten
Gorputz santa ura artu
Kataniako ciudadian
Baita ere enterratu:
Kristauak konsideratu
Au onela zan gertatu,
Karidadian ematen dana
Berak oi die pagatu.
Adios orain esaten diet
Santa onekin batian,
Urte oncho bat pasa dezaten
Osasunaz ta batian:
Pobre umillen artian
Beti erruki gaitian,
Karidadiak lagunduko du
Zeruetako atian.
***
Zeru altuan izarra
Or aurrean eleizarra
Eche onetako ugasaba jaunak
Urre gorrizko bizarra,
Urre gorrizko bizarrá,
Urre zurizko ezpata
Abek aldian ez dituzula
Ez dau urteten plazara.
Urre gorrizko bizarra
Urre zurizko sorbalda
Ogei erlekos egingo leuke
Eleizaraño galzada.
Echeko-andra zabala
Leku oneko alaba
Or barrenean entzun ta gatoz
Limosneria zareala
Bedeinka zure magala
Lukainkaz betea dagoala
Gure zaituan sartuko dira
Bost bat libra baño ez bada.
Or goiko charan iturri
Ura pil pil da etorri
Eche onetako echeko andriak
Zeruko bichi bat dirudi.
Eche ontaho ugasabak
Ederrak dituz alabak,
Goise goiseti jagi bearko dau
Abek gura ditusanak.
Zintzoak dira euren lanak
Ez dira aoz labanak
Jaungoikoaren bildur andian
Azirik dagozan danak.
Echeko zaldun noblia
Bera ezin da obia,
Sekula utsik ez dau bialdu
Arera datorren pobria.
Jatorri oneko semia
Egizu egin bidia
Arkara juan da utsik etorri
Ez da zaldunen onria.
***
Jauregi onetan dira bizi
Senar emazte prestuak
Eurak eta euren seme alabak
Jainkoak bedeinkatuak.
Alabachu bi eurak ditubez
Ain polit eta galantak,
Larrosiaren irudi dira
Euren matralla ta ezpanak.
Batori da zuri gorria
Bestea begi baltzerana,
Bitzuak irribarreka datoz
Aingeru legez gugana.
Batak dakargu diru zuria
Eta arrautzadun otzarea
Besteak bere amantalchua
Zezin lukainkaz betea.
***
Alper alperrik zarabiltza,
Lukainka orrek zatituten
Arrautzak eta zezin zati bat
Besterik ez goaz artuten.
Oles oles kantetan
Migel leluen atetan
Ate zulotik ikusi neban
Ogeiko gorriak kontetan.
Solomo zati luzia
Aren koipia dulzia
Puskarik kentzen ibilli bage
Ekarri egiguzu guztia.
Emoizu bada emoizu
Baldin emongo badezu
Aisia bere otza dago ta
Lagunak bere irritu.
Emengo eche jaube kazkarra
Zekena beti ta kakia
Gordeko leuke, gorde al baleu
Chiminian doian keia.
Gorde eizek ondo eure diruak
Eure charriki zeziñok
I gaiti egon bearko leuke
Baraurik gure sabelok.
Eche onetako peluka
Ito agiñik dago estulka.
Eche onetako peluka
Ito agiñik dago estulka,
Estulori kenduko litake
Gure erruki puzkat baleuka.
Or aurreko ganbaretan
Usuak dagoz urruetan,
Eche onetako neskatilliak
Nobioa dauko atetan.
Goiko mendian otia
Auntzak jan deutso puntia,
Marichu, dama zoragarri onek
Batuta dauko dotia.
Famaurik zagos Joakina
Gure ibarreko erregiña,
Nun paratuko ote ziñake
Ederragoa baziña;
Aspaldichuan da jakiña,
Dozula buru chit ariña,
Zeu emaztetzat zaruazenak
Zarri euko dau biots miña.
Atso zimel ta sistriña
Begi bietan itogiña,
Errian danak deituten deune
Petralandako sorgiña.
Or goian dira sei ardi
Seirak amabi belarri,
Eche onetako echeko andriak
Lesiba ontzia dirudi.
Mormor gaueta gabe erdian
Izurra ugari bekokian,
Ego aisea ez da faltako
Bera dagoan tokian.
Poz pozik dago mirua
Betea badauko birua
Lukainkarik emon nai ez pozu
Bardin artuko dou dirua.
Kandelerio lerio,
Achari ura dario,
Orain, esana naikua da, ta
Beste bat arte adio.