Aberri egunari buruz
R.I.
1
«Aberri egun» deitu biltzarra
Iruñan dugu egin behorra.
Geldi ez dadin herri bakarra.
Beste seiekin gora Naparra!
2
Mundu guziak jakin dezala
Gure dretxoak baditugula
Libertatean utz gaitzatela,
Edozoin herri bezal-bezala!
3
Hor ari zauku Francisco Franco
Dena malezi ta maltzur joko...
Bainan errota da itzuliko,
Eskual-Herria baita piztuko!
4
Gure artean izan zen usa,
Arrotzen gatik, nigar eta su...
Nahastaileri ez egin kasu:
Eman dezagun elgarri musu!
5
Sortzen ari da gure asmoa,
Lehen bai lehen obratzekoa...
Anaitasuna berotuz doa:
Herrari nausi amodioa!