Kristo'k dei...
R.F.
Kristo'k dei ba'legitzu,
ezagutuko ete zeunke?
Beiñola lez izango yatzu
gizon ez-euki, bakarra.
Langille bat ziur asko;
bear bada len bakoa,
naiz -opor egitea
bidezko ba'da- opor-zalea.
Nekatu ta abailduaren
arpegia dau izango;
jausia bai daukagu,
lurreko samiñak bere gaiñ
artu bear ditulako.
Zoaz!... Ez dago lanik
olako gizonarentzako...
Ta itauntzen ba'dautse:
«Ik zertan dakik?»,
Arek ezin esan: «Dana»,
-«Nundikan zatoz?»,
ezin lei erantzun:
«Toki guztitik».
-«Zer nai dozu irabazi?»,
ezin erantzun: «Zerori».
Orduan ba-doakizu,
neketuago, abailduago,
Bakearen argia daualarik
esku billosetan dindilik.
|