Gabon
Ruiz eta Arbulo, Isidoro
"Achia, mochia konelipan
Zeure semea errotan..."
***
Abendu santu onetan
Kristoren jaiotzia,
Alegrau bedi mundua
Ia da denporia.
Danak eranzuten dabe
Eai Maria Jose, Jose Maria
Eai Maria ta Jose.
-Beste bat... beste bat eztarria bustita-
Josepe ta Maria
Euren Jesusegaz,
Joan ziran Belenera
Konpriuten legeagaz.
Danak
Eai Maria ta Jose, Jose ta Maria
Eai Maria ta Jose.
Or goian echechu bat,
jo daigun atia,
Irigi baleigue
Josepe neuria.
Danak
Eai Maria ta Jose...
Donzella eder bat dakat
Neugaz nik aldian,
Semea dakarrela
Bere sabelian.
Eai Maria ta Jose.
***
"Artuik mutill pichar bi ardao
Ator neurekin echera
Gabon gaba zelebratzera
Aita eta amaren onduan,
Ikusikok aita barreka
Ama bere chit kontentuz,
Baita neuk bere zelango tragoa
Lenengo esanda Jesus.
Eragiok mutill, eragiok mutill
Zirrin zarran zirrin zarran
Aurreko danboliñori
Gaztañak egin artian
Gaztañak egin artian
Sipli, sapla, plist, plaust... pun...
Gabon gaba zelebratu daigun."
***
Cuando llora el niño Dios
Se acercan ángeles bellos,
Para recoger las lágrimas
Y llevárselas al Cielo.
***
Gabon gaberdian da
Lurrean eguzki,
Zeruak jausi dira
Aingeru ta guzti.
***
"Ea, ea, guazen guazen zar eta gazte guztiok,
Belenera eruaten, Gabon-sari kapoiok.