inprimatu
Jesus-en zerura igotzea
Izenburua:
Jesus-en zerura igotzea
Sinadura:
Rienque, N.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rienque, N

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
962.zk.
Orrialdea:
3

Jesus-en zerura igotze

 

Rienque

 

 Jesus-ek ama, apostoluak

 ta ikasleak arturik,

 eguerdi aldean atera isan zan

 Jerusalen-go erritik,

 zerura igo bear baitzuen

 Olibete-ko menditik,

 eseritzera betiko bere,

 aitaren alde eskinyetik.

 

 Zabaldurikan bere besuak,

 denak ditu bedeinkatzen,

 ez-arian, ez-arian asitzen da,

 zera aldera igotzen,

 Jesnkristo ta lurran tartean,

 odoi eder bat da jartzen,

 andik aurrera bean zeudenak

 dena ez zuten ikusten.

 

 Jesus zerura igo baña len

 sartu zan Justuen limbuan,

 an ziran santu ta santa denak

 goza zezaten zeruan;

 ¡zer poza ote zeukaten ayek,

 Jesus ikusitakuan,

 jakiñikanen zeruko atia

 idekiko zala orduan!

 

 Jesus zerura egun orretan

 juan zan modu ber-berian,

 etorriko da berriz mundura

 azken juizioko egunean;

 ¡zer atzegiña jartzen duenentzat

 Jesus-ek bere bazterrian!

 ta izar doakabea ipiñitzen badu

 betiko Laziferrenian!

 

 .....................

 .....................

 

 Ykusirikan zembat gaituen

 Jesus ek gu maitatutzen,

 guri mesede egitez ez dala,

 sekulan ere aspertzen;

 ¿milagro alda gu bizitzia

 emen bera alabatzen,

 egotiatik beti betiko

 gero berakin gozatzen?

 ......................

 

 Zeruan zaude Jesus betiko

 Aitaren alde eskinyetik

 izan ezazu miserikordiya

 gu bekatariyagatik;

 ofenditu izan basaitugu ere

 damutzen gera bertatik

 libragaitzazu Jesus maitea

 Luziferren atzaparretatik.

 


inprimatu