San Blas'en jaio ta azia naiz
Errezola, Luis (Tximela)
1
San Blas'en jaio ta azia naiz;
etxe atzean basoa,
Oņez ikasi nuen orduko
perretxikora pausoa.
Ordutan antxe, bildu ta bildu;
"atozka" ama gaxoa,
Etzaitut aztu goiko pagadi:
ain ziran toki goxoa!
2
Udaberrian azaltzen zera
aurrena zu, xixa-txuri,
Zenbat maitasun, usai egiņaz
egiten dizuten zuri.
Biltzalle danon ameslaria,
osin tarteko eder ori,
Neguan ere antxe zaudela
iruditutzen zait neri,
3
Zu zera, xixa, ondo alare,
perretxiku erregiņa,
Beste janari asko bezela
lur goxo, beltzak egiņa.
Baserritarrak, zerala dio
sasi berriko sorgiņa,
Tokiz aldatzen egiten dezu
beintzat naiko alegiņa.
4
Jatorriz margo zuria dezu,
otzak zaitula gorritzen,
Tapakitako iņoiz elurra;
ez naiz batere arritzen.
Ondoreneko euri epelak
berriro zaitu txuxpertzen,
Giro guzitan ederra zera:
usairik eztezu galtzen.
5
Xixa erregin, Kuletro, errege,
aitortu bear egitan,
Oien ondoan gibelurdiņa
ta unto beltxa kapitan.
Laukote ori baņo oberik
eztago nere begitan,
Katalan jana ona izanarren
ez naiz sartzen piņuditan,
6
Kuletroa da ollo arrautza
dirudiena kolorez,
Toki jakiņa du jaioleku,
baņa ugari beņerez.
Lertzen danean, txar edo ona dan
ezagutu oi da errez,
Pinportarikan ezpaldin badu
jateko ez egon beldurrez.
7
Janari onen berri oraindik
bai ote daki gizonak?
Dexkuido latzak gertatzen dira
bilduagatik ontxonak.
Eztet nai iņor dar dar jartzerik,
baizik entzun esan onak,
Perretxikurik eztezala jan
gibeletikan dagonak.
8
Xixa oria, azpi-idekia,
tartean bada itxia,
Jaten badezu gaitz egin baietz
egon zindezke etsia.
Lagun bat ba-det iltzen egona
ta orra aren iritzia,
Perretxikoak nai dunarentzat:
lenengo nere bizia!
9
Biltzalle onak ekartzen ditu
zabalak eta extuak,
Egun bikoak, laukoak berdin,
arraia bezin prexkuak,
Zertako alperrik unto baldarrez
goraņo bete xextuak?
Gutxi ta onak atsegin ditut;
bestentzako arrixkuak!
10
Arrubioak kutsututako
unto ala gibelurdiņ,
Garbitu gabe iņoiz ez jarri
tarteran edo zartagiņ.
Koska nabarmen kutsu gordean,
dana kendutzen alegin.
Nai ezpadezu beneno bidez
mundu ontatik aldegiņ
11
Arrubioa, eztakiņantzat,
zer dan nua esatera
Margo illuna, arrai orixtak,
muskerraren ibillera.
Txalduru urda zingira maite
dituan geiņa da bera,
Sargoi danean alper, motela,
eztu ederra tankera.
12
Biltzeko egualdi txarrenak dira
terral, euri, ekaitz, laņo,
Giro onari eztiogu guk
asko begiratzen baņo.
Jateko berdin berdiņak dira;
bere egin bear goraņo,
Asto tankera ba-degu baņa
etzagun euki ortaraņo.
13
Oitu gaitezen gogorrak biltzen;
usteltzen utzi bigunak,
Naiz onak izan beņere ez jaso
intzak saretzen ditunak.
Bestela ere etortzen dira
naigabe ordu illunak,
Arnasa kentzea obea da
arnasa eman zigunak.
14
Gizona bezin azkarra degu
ezagututzen ardia,
Txarra utzita ona jaten du;
sasoikoa ta garbia.
Eztu bareak bezela uzten
alperrik galduta erdia,
Tontogoa da unto gaņera
pixa egiten dun erbia.
15
Kuletro geien ateratzen da
Naparrua'ko partean,
Illarratzu'tik araxeago,
urrill untoen tartean.
Ogeitik gora bildua nago
guziak toki batean,
"Au dek au sendi zoragarria",
esaraz nere artean.
16
Poz ederrikan eman zidaten
beste batean untuak,
San Martiņetan Aduna mendiņ
urki azpiņ billatuak.
Sei ziran danak, eta pixuan
lau kilotik jiratuak,
Etziran txarrak jai goiz artako
jendean begiratuak.
17
Jai degunean or uzten gera
pozikan eldurik goizai,
Eiztariaren antzera askotan
goien noiz argituko zai.
Kalean berriz gelditzen dira
eztakit zenbat tripazai,
Gu noiz baņo noiz andik jetxiko
baxoerdi edaten lasai.
18
Kondairak eztu ezer esatera,
onela degu entzuna,
Perretxikoa izandu zala
Iparagirre ill zuna.
Bear bezela eztakigu ta
neroni nago mintsuna,
Ura baizan bat, ura alakoa,
iņoiz ill bear etzuna!
19
Arantzari'ko talde jatorrak,
orain bi urte Tolosa'n,
Ba-dakizute klase guzien
txapelketa bat nola zan.
Biltzalle geinok an bildu giņan,
ta onela ziguten esan;
"Perretxikoa mendikoa da
ta kontu aundia izan"!
20
Orra ogei bertso nere nereak,
izena dute laukoak,
Aspertu naiz ta lotara noa;
bukatu dira gaurkoak.
Biotz biotzez opa dizute
Tolosa'ko San Blas'koak,
Guziori on dagizutela
aurtengo perretxikoak.