Lurtarrak illargira
Errezola, Luis
-1-
Lurtarrak illargira
len jarri nituan,
ta zeruko argiak
zabaldu zituan.
Aintzakotzako askok
artu etzituan,
etxean zorionak
izan genituan...
bertsoak sortzen dira
buru ornituan.
-2-
India'n gosea ta
onuntz diru billa,
jaio ezkero eman ditut
nik pezeta milla.
Pekatua diote
bai aragi illa,
jan baņo naio dute
elektrika silla
sinismen ori dana
gosez il dedilla.
-3-
Lendari Indi'ra
Gandi andrezkio,
bere aldakuntzakin
gaur onela dio:
libre dezu aragi
ta jan gosetio,
pekatuaren beldur
dezu oraindio...?
ipuin zar oiek utzi
bein betiko, Indio!
-4-
Bakoitzak bere izkuntza
ta bere oiturak,
utzi, bere bidean
dijoazela urak.
Okela jan zazute,
ez egon beldurrak,
bestela naiko lanak
izanikan lurrak,
aragia gixatu;
eltzera ezurrak!
-5-
ONU, dakizutenez,
dago Nueva Yor'en,
lurreko aberri geinak
sartuak barrenen.
Amerika lenengo,
Errusi bigarren;
besteak an eztute
balio bi laurden,
indarraren mendean
orra nola gauden.
-6-
Viet-nam'en dabiltza
urte ta urtetan,
erabakirik gabe
ONU'KO juntetan.
Orain berria sortu
Jesus'en lurretan,
Judas an arro dabil,
arro, bai, benetan,
beldur det aragian,
beldur ezurretan.
-7-
Erabaki nai dute
ONU'KO maikuak,
artu dituzten lanak
ba-dira naikuak.
Burumakur, asarre,
Dayan'ek moruak,
Egipto ta Jordani,
berdin Siriuak,
Lur Santuko auziak
dira seriuak..
-8-
ONU'N egingo dute
eundalako masa,
lurtarra engaņatu;
neri gutxi pasa.
Gauz extuak daude-ta
ni ez nago lasa,
atomika ezpada
lertzen, burni-jasa,
lagun deigula eman
zigunak arnasa.
-9-
Arren, ez al zaigu ba
gerra zabalduko,
Aita Santuak dio
otoitz egiteko.
Lengo naspillarekin
ez ezagutzeko,
gizatasuna danok
beti azaltzeko,
pakea eskatzen du
alkar ez iltzeko.
-10-
Mundu guzia dago
ONU'KIN minduta,
garra sortu baņo len
etziran biltu-ta.
Zar egin eztakite;
erdi umilduta,
bakoitzak bere erruak
esamiņatuta,
kopetari eldurik
lotsez lotsituta.
|