Errebote'ko pelota jokoa'ri buruz
Errezola, Luis (Tximela)
Bein bear da berriro
nago bertsolari,
jartzeko esan dirate
erreboteari,
zabaltzen ba-dituzu
ZERUKO AGI ori
bietza atsegikez
beteko zait neri.
Joku peligrosoa
da errebotea,
zarrak utzi ziguten
orlako dotea.
Arri txintxar tartean
okerra botea,
orduan onena da
argi egotea.
Emen ikasten dute
mutil kozkortuta,
bai..., anka zaņetan
galantak artuta!
ikusi izandu ditut
zentzua galduta,
etxera joaten ere
buruai elduta.
Ez dakiņak ikusi,
jarri zan legea,
errebotea dala
joku erregea;
partidurikan ez da
Anjelus gabea,
lur gaņean nun ote...
oitura obea?
Amabiak txintxilik
ixiltzen da dena,
On, Roman ikustern
plaza'ren barrena;
Agintarien erdian
egiņik arrena.
Jaunak eman zaiola
berrizko kemena.
Gora! Apaiz maitea
Gora! Billabona!
errebotearen jaun
da jabe dagona.
Eloxegi'n txapela
etxeratu duna,
gogoangarrirako
ederra laguna.
Guzitara amar erri
beren izenekin,
Prantzian bertan zazpi
nai duanak jakin;
Naparroan Irurita,
Gipuzkoa biekin,
Zubieta'ko jatorrak
Billabona'rekin
Mugaz beste aldekoak
Sara ta Sains Palais,
Pau, Endaia, Baigorri
memoritsua naiz.
Donibane ta Azparren.
zazpiak guk anaiz,
artuaz, jokatzera
onuntz etorri maiz
Bonibane'ren aurka
genduan finala,
txistu ta danboliņak
aurretik zirala;
amaikana berdindu,
amairura zala,
gizona larritzeko.
au dek au, azala.
Billabona aurretik,
bederatzi ta iru,
txapela gurea da
ain geunden seguru,
Ango, kiskiti-kaska!
bi ordu inguru,
aiek amaika joku.
gureak amairu!
Galtzen ikusirikan
jo-zuten galanki,
berrizko oien izenak
gogoan eduki,
Etxeberri, Irigoien,
Lastrade, Irazoki,
talde ontan onena
FAGOAGA, noski?
Txapeldun'en izenak
ezin ditut laga,
Santa Maria'rekin
Aupa! Arrillaga;
Beristain ta Bidaurre
bikote abilla da,
ta Etxenike jauna
taldeko abia da.
Ogei atzelaritik
latzena gurea,
eman bearra dago
bakoitzai berea;
Eun kilo'ko mutilla,
ez-da lepoz mea,
jokalari onena
Martiņa'n semea,
Euskalerrian asko
egon-arren lotan,
emen, jaio ordurako
xestozko pelotan
jakin gaberik ez il
iņor mundu ontan
ikustera etorri
San Inazio'etan.
Etxean du txapela
aurten Billabona'k.
aterki oiek dira
errirako onak;
beti ez-dira izaten
orlako gizonak,
talde jatorrarentzat
danon zorionak.
Nere tokaioa da
gaņera laguna,
tximela da lantegi
au bukatzen duna,
Bakoitzak egiten du
lurrean al-duna,
itza bete det eta
poztuko da Altuna!
|