Billabona'ri
Errezola, L.
I
Pozik ikusten zaitut
pillota lekua
ez dezulako ematen
zeranik lengua,
goian sare berriak
beia berdindua
orma margo politez
gogoz apaindua
orra erriak bete
bere agindua.
II
Zarra berritzeakin
iņor ez da mindu,
agure ikusi ta
biotza samindu,
Ondo egiņak beti
poza ematen du!
orain bezela gero
bear zaio zaindu
erriko agintariak
ori bere gain du.
III
Villabona'k dadukan
ederrena plaza
bertan egiten dute
gazteak jolasa,
aitonak egurastu
sendokiz arnasa
egun zoragarri bat
nai duanak pasa
ondo artuka degu
datorrela lasa.
IV
Kanpotar guziori
ongi etorria
pestak ondo igaro
txalotuz erria!
Santiago'k bota du
zerutik argia
nun... ospatuko dezu
egun bat obia?
V
Gaztedi maitekorra
gorde ditzatzute
lengo oitura zarrak
gaur ba-du birtute,
dantza xelebreakin
datorkigu kalte
jaramonik ez egin
bizi geran arte
ta, "ye-ye"'tarretatik
ibili aparte.
VI
O, Villabona maite!
naiz zuk ni, ez sortu
zure babes goxoan
ezin naiz aspertu!
Ogei urte oietan
zu, zaitut ostatu
zaldi zuri jabea
biotzez agurtu
bera da Patroia ta,
bera ongi ospatu.
|