Astera nua kantuan
Errezola, Luis
-1-
Astera nua kantuan
Santa Mari'ko puertuan,
onela ditut penak aztutzen
etxe giltzatuan.
Gordetzen badet buruan
ezta jakingo munduan
ogei ta iru urte ederrekin
gaur nola naguan.
-2-
Ez bada uste, Andoni,
emen nagola ondo ni,
tilixta erdi gordiņa eta
zatitxo bat ogi;
lenago kolore gorri
orain zuriak etorri,
aman itzala zer dan ondo nauk
kontuan errai.
-3-
Karta artu dek emendikan
oiek jaso ixilikan,
lengo lagunik billatzen badek
ez gorde itzikan;
jana bialdu ortikan
poztuko nauk gogotikan,
gure Jainkoak eztik galazten
laguntasunikan.
-4-
Iregandikan aparte
nagola ia lau urte,
oraindik ere ire berririk
etzekiat bate.
Nik emen eskutan kate
osasunarentzat kalte,
i onezkero jarriko intzan
errian alkate.
-5-
Laga badek baserria,
orain lan-toki berria
nolanai ere jantziko uan
txapela gorria.
Negarrez zeok erria
gauza errukigarria,
ba-zeok pixkat poztuko bada
pakean premia,
-6-
Baldin ba-daukak aukera
biali motell, okela,
pentsatzen niok laister goseak
il bear nautela.
Gorputza zeukat motela
izkera erdi-totela,
mutil gaztea indartutzeko
au dek au onela!
-7-
Eman det naiko aitzera
atxillutu bat naizela,
ni iltzen banaiz ondorengoak
kanta dezatela;
poliki xamar antzera
sartu ninduten kartzela,
garai batean Iparagirre
Tolosa'n bezela.
-8-
Biok pekatu berdiņa,
euskeran alde, jakiņa,
orregatikan erderantzako
eztet artzen miņa.
Amak egin nindun piņa
berea dakarkit griņa,
naiago nuke euskaltzaleok
sei milloi bagiņa!
-9-
Atza daukat beatzetan
zorriak berriz galtzetan,
nerekin aņa ezta saiatzen
eperra matsetan;
gaberdian ametsetan,
goizaldera tximutxetan...
beste gauzikan ezta arkitzen
olako etxetan.
-10-
Neretzat beti elurte
pizti bezela naukate,
preso betiko ni eukitzeko
asmoa ote dute?
Bizi guziko giltzape
penagarria litzake,
geiago ama ikusi gabe
ilko banintzake.
-11-
Nago bizitza beltzean
Donday zarraren antzean,
arri burnizko kaiol ezpatak
aurre ta atzean;
Begi txarrak mugitzean
bizia daukat utsean...
au da mutilla katez lotzea
mendi gurutzean.
-12-
Orma da zabala neurriz,
luzean lau metro berriz,
tartean-tarte, gau eta egun
zaindariak dabiltz;
ate aundiak amar giltz
ezkur amets, alper gabiltz...
naiago nuke enara beltza
biurtuko banintz!
|