Albaka batengatik
Xenpelar
1
Dama gazte galanta bat gure probintziyan
alabatzera nua egiñalak guziyan,
lenago gabiltzanak Jaunaren graziyan,
orain paratu gaitut kolera biziyan,
trata biria on da saldu erosiyan.
2
kontuan badibiltzke gaztiak karrikan,
egingabetandikan aziyo txarrikan,
dama orren ppausuak ez dira alperrikan,
iñon faltatzen bada albaka adarrikan, `
pagatu biar degu multa ederrikan.
3
Albaka batengatik justiziyen gana,
nork maitatu biardu orrelako dama,
aita kastellanua, emengua ama,
azal ederra dezu Jesus'ek emana,
kopeteko barnizak bista ba darama.
4
Preziso bear zenduke albaka kolkuan
azal ederragua du zenbaitek orpuan,
beti irabaztia neke da tratuan,
pasatzeko modurik badezu barkuan
Txinako beltzetara obe dezu Juan.
5
Justiziyari pare emate ezkero
ain errax libratzekorik enuan espero,
kanpuan ikusita pena zuen gero,
desterruan urterik ez degula igaro,
pezeta bana eman ta libratu lijero.
6
Ogeita ta lau errial albakaren multa
pagatu genituen Konsejura juanta,
ez daduka merkia belar orrek punta,
¡nork sinistatuko du au iñork esanta,
keja orrekin juan dala gaztia izanta!
7
Orain eskarrik asko, Mari-Manuela,
uste zenuen betiko galdu giñuela,
multa-aundiyak eta gañera kartzela
bazeniyon guretzat falta etzala,
benturaz mintzatuko enitzan bestela.