Nik ezin diet
Perez Eguskitza, Xabier - Lopategi
Nik ezin diet malkoei eutsi bi gorpuak ikusita
Arratsaldero hil-hobiraino egingo diet bisita
Ezin gentzake sekulan aztu haien eredu polita
Gure barruan biziko dira Bernadet eta Monika.
Euskitze
1
Mundua alaiturik jarri du Nelson Mandelaren sonak
Hogei ta zazpi urte luzetan gartzela baten egonak
Askatasuna lortu du noizbait merezi men gizonak
Euskal-Herriko abertzaleon izenean zorionak.
2
Gazterik jakin zenuen ongi herri burruka bat zer zen
Anaien aide zeure guzia eskainirikan bain zuzen
Gur Euskal-Herri txiki honetaz ez al zara akordatzen
Zu bezalako asko ditugu ez dira denak libratzen.