[Bertsotan]
Eguzkitze - Egaña - Sarasua
Irukoteko saioa: Eguzkitze lo dago, Egaña iratzargailu edo despertadora da, eta Sarasua oilarra:
Egaña:
Gure gizona primeran dago
mandarien babesian
hori gaur ez du inork esnatzen
txirriñak esna ezian
Ollarak xuxen jaikitzen ziren
garai haiek joan zian
ze orduk arte egon zera bart
olloekin jolasian.
Sarasua:
Despertadore japonez hori
pilarik gabe al-dago
Ollarrai ere behar duena
eman ezian akabo.
Ollo zarrakin eduki arren
sekula baño gehiago
ollanda gazteik ekarri arte
kukurruku greban nago.
Eguzkitze:
Ollar txikia saltzara dator
despertadorea berdin,
bientzat ere nahiko lan bada
juergista bat esna dedin.
Arratsaldean zita bat daukat
neskatxa gazte batekin
haruntza juan behar det eta
bostetarako hots egin.
Egaña:
Berak esan du pasa ditula
festetako herri danak
alperra da ta hori esnatzen
badauzkagu gure lanak
zertako egin hemen alegin
dianak eta ez dianak
hori errexen esnatutzen du
soldaduzkako dianak.
Sarasua:
Soldaduzkako dianarekin
han ohitua dago trebe
orain permisoz etorri da-ta
loak beregan podere
Alper-alperrik da onentzako
erloju edo abere
alper haundia ez da esnatzen
goma dos jarri-ta ere.
Eguzkitze:
Ez dakit dauden hauek maleziz
edo borondate onez
batek ollandak falta ditu-ta
horreek pilarik izan ez
nik gaurko zita arriskuan dut
loti haundiak geranez
sarjentoaren bat ez badatorkit
«levanta pronto» esanez.