[Bertsotan]
Perez Eguskitza, Xabier - Aristorena
Euskitzek
"Nere sendian suerte txarrekoak gara
Zu ikusi orduko hauxe da ikara
Neri mesedez orain dena libre laga
Atzetik datozenei egiezu traba".
Aristorenak
"Zaude lasai oraintxe behar dizut laga
Bide guzia garbi konponduko gara
Atzetik datozenei eingo diet traba
Baldin eta ematen badidazu paga."
Euskitze
"Ezaldezu ikusten nere izerdia
Bestela garaipena bain zuen garbia
Ondo ordainduko det zure ausardia
Zeuri emango dizut soldata erdia."
Aristorena
"Aurrena egin dezu horrenbeste trotxo
Moldatu behar diau motel kontxo kontxo
Ardiak bazterrera azkar juan txintxo
Hi ere mugitu ai zertan abil Pintxo".
Euskitzek
"Bidean egin ditut makina bat trago
Baina zuk utzi ezin oraintxe akabo
Marinori pasoa uztea ondo dago
Baina hankaz gora bota Periko Delgado".
Aristorenak
"Moldatu gera ondo moldatu bakian
Ene lagun Marino segi atakian
Eta ardiak berriz lengoko tokian
Abiada hartuta jarrai zuk bidian".