Neska-mutil zaarrak
Pepita
1
Enbidiaz erretzen
Auzokoen onaz
Mututuko etzera
Issillik egonaz,
Galtzak kendu ta jantzi
Bear zera gonaz,
Damai utzi eta
Itz egiñ amonaz.
2
Zulo asko dituzte
Zure galtza zarrak
Aiñ ugariyak nola
Zeruan izarrak,
Charatzat okotzian
Danuzkatzun bizarrak
Ardiak larratzeko
Ez dirade charrk.
3
Alkandora zinzilik,
Bere koloria
Pondo zuria, baña
Pintura oria,
Bandera orrek beti
Berekin loria,
Pachi guria dabill
Mutil dotoria.
4
Aizetsua dalako
Gizajua lotsa
Issildu eziñikan
Artzeko su-otsa
Edarki arrotzen du
Basterretan autsa
Bere bizikoa da
Onen auspo motza.
5
Borondatiagatik
Zuri esker milla
Sayatuko naiz beste
Galai baten billa
Erderaz uste dezu
Zerala matilla,
Nor geyago geraden
Ekusi dedilla.
6
De las damas muy bapas
Si tu kieres erreir
A tu agüela burlar
Ya te puedes ir
Otra ninguna cosa
No te puedo decir
Porke ser tu burriko
Y yo te despedir.
|