Jesusen jaiotzako bersuak
[Peñaflorida ?]
1.
Mundua alegre bedi, tristurak utzirik
Iñoiz ekusi ez da onen gau argirik,
Belenen jaio zakn gabaz eguzkia,
Guazen, billa dezagnn beraren argia.
2.
Zer nobedade (?) ote dan chit admiraturik (?)
Gelditu dira arzayak guztiz bildurturik
Ekusi dutenian gabaren erdia
Zeruko argitasunez guztia beterik.
3.
Zeruko Aingerua naiz, ez artu bildurrik,
Egon zaitezte, bada, kontentus(?) beterik,
Berri ona!; dakazkit, bota bedilua
Zerren Salbadoria dauen, jaioa.
4.
Arzayak badiote alkarren artian
Belengo portalera pasatu (?) gaitean,
Gaberdian zeruak esan digu guri
Ikusteko aur eder jaio herri ori.
5.
Ganaruak (?) utzirik bakarrik mendian
Arzayak badijuaz alkarren porfian, (?)
Batak darama esnia, bestiak eztia,
Aurra kousolatzeko biardan guztia.
6.
Erodes falsoa informatutzen (?) da
Liburu santoak zer dioten,
Belenen jaioak izan bear zebala
Dudarik paratu ezioten.
7.
Despeditzen ditu irurak esanaz
Belen billatu biar dezute,
Nik ere zuekia adora dezadan
Mugaz abisatu (Y) nazazute.
8.
Erri artatik erten zuteneko
Zeguan izarra ichoroten,
Eskuaz bezala nundik ibilli
Bidea zuzen erakusten.
9.
Biotzak beterik pozaz da kontentus
Badiaz izarra jarraitutzen,
Orra nun bertatik (dan)
Echecho gaiñean paratutzen.
10.
Belaunikaturik irurak umilki
Adoratzen dute debozioz,
Urria, inzenzo ta mirra ofresituaz,
Ondoren biotzak amorioz:
11.
Nork esan lezake zenbat izan ziran
Barrengo gusto ta kontentuak (?)
Zergatik orduan logratu (?) zituzten
Zeruko gusto ta kontentuak (?)
12.
Abisan zerdita Aingeru ederrak
Ematen diela ordenia
Egin dezatela, Erodes largarik,
Beste lekutatik biajia.
13.
Orduan Erodes gelditu izan zan
Zeduzkan asmuak utz emanik,
Naizeban ikusi Aur inozentia
Ezpataz biotza pasaturik.