Erregeen adorazioko bersuak
[Peñaflorida ?]
1.
Eukirik Echian biar dezun Argia
Ilunpian zaude, Jerusalen;
Urreratzen zazu kanpotik argia;
Esnatu zaite lenbatlen.
2.
Tronpeta, klariñak soñu chit ederrak
Aditzen dirade or mendian,
Iru gizon datoz guztiz,jakinsuak
Musika gozoen armonian.
3.
Izar bat dakarde giatzat aurrian
Biderik utz egiñ ez dezaten,
Gauza aundiren baten ondoren dabiltza,
Ez nabe guztiak engañatzen.
4.
Sartutzen dirade diadarrez itauntzen
Jerusalen zure dichosoa (?)
Nun dezu jaiodana adora dezagun
Juduen errege aur gozoa.
5.
Errege berria aditu orduko
Turbatzen (?) da guztiz Jerusalen,
Zergatik guztiak arkitzen ziraden
Bildurruk ikaraz Erodes-en.
6.
Mendiak bera artzai bat kontentus (?) beterik
Bildotz jaio berri bat makillan sarturik
Ailegatzen (?) danian Jesusen aurrera
Esaten dio onela umore onian. (?)
7.
¡Ay au infante (?) polit parerik gabia,
Ama donzella eder zeruko loria,
Aita benerablea (?) Jakoben semia,
Ezin izan diteke gizon bat obia.
8.
Birjiña Amandria, ez deritzat ongi
Su utzik lagatzia, tori ollanda bi,
Ez dizugu ofrezitzen (?) arkumerikan guk,
Arkumerik onena zurekin dezu zuk.
9.
Otzak negarrez dago, jayo dan aur ori,
Lastuen artetikan begira Aitari,
Espalchuak egiten José aibazazu (4)
Aurra zaude isillik berotuko zaitu.
10.
Ama maitia dago guztiz penaturik,
Manuelcho lastotan otzak ekusirik,
Ez derilla penatu Birjiña Maria,
Berotzen ari dira asto ta idia.
11.
¿Nor triste egongo da gaurko arratsean,
Zarrak eta gaztiak alegragaitian,
Ia Belengo arzayak umore onian
Salto ta brinko Jesusen aurrian.
12.
Arzai zarrena naiz eta ditut larogei urte kontatzen,(?)
Ariña nago brinka dezaket, kanta berria kantatzen,
Esku batian chapela dakart, bestian nere makilla,
Lurrari dantzan ekutu bage uriña nator mutilla.
13.
Salto ta brinko, brinko ta salto
Agure jauna egizu,
Orren ariña zauden ezkero
Iñork bentaja (?) ez dizu.
14.
Ordia dago, Agure ori,
Batzuek dabe esango,
Amoriuak orditzen banau
Ez da gezurra esango.