Ama Doloreetakoari
Pelotari batek
Zugana nator, ama nerea,
Nacor bai, ama, zugana,
Adi zadazu kontu guziaz
Eskatutzera noana;
Kantatutzea zure dolore
Zazpiak, da nai dedana,
Onetarako zure laguntza
Indazu ama laztana.
Jesus Aitari eskeņitzeko
Eldu zanian denbora,
Pekatari bat bezela zoaz
Jerusalengo tenplora;
Jesus onaren pasio dana
Simeonek dizu gogora,
Orra anima josiko dizun
Ezpata zorrotz gogorra.
Aur jayo-berri Jesus-ganako
Erodes dago gorrotoz,
Bere soldadu odol-zaleak,
Umeak illaz or datoz;
Ejipton Jaunak probatu zaitu
Eramankizun chit askoz,
Zazpi urteak bete dituzu
Neke izerdi ta malkoz.
Jerusalengo tenplo santuan
Jesus zanian gelditu,
Ditu amabi urteko aurrak
Jakintsuenak arritu:
Eziņ arkituz zure semea
Osoro zera larritu,
Iru egunez, ŋnola etzaitzu
Biotza penaz zatitu?
Jesus dijoa gurutzeakiņ
Ta bi lapurren erdian,
Maria berriz negarrez urtzen
Seme onaren galdian;
Amargurako kalian ara
Kalbariora bidian,
Ama semeak penaz ill bear
Dira oraingo aldian.
Kalbarioan gurutzeari
Iltze gogorraz josia
Dago burutik oņetaraņo
Zauri egiņik guzia;
Semea ill ta ŋnola diteke
Gorde amaren bizia?
Zuk daramazun pasioa da
Samiņa eta luzia.
Zabal ezazu zure magala
Zabaldu zure besoak,
Zugana nai du jechi semeak
Artzera laztan gozoak:
Laztantzen dezun zauri egiņik
Dagoen gorputz osoak
Adierazten digu, zer diran
Pekatarien pausoak.
Igo baziņan Ama maitea
Kalbarioko mendira,
Lurreko zure atsegiņ-pozak
Biotz zuretik juan dira:
Badaramate gorputz ill zure
Semearena obira,
Arkaitzak miņez puskatzen dira
ŋNola zaude zu begira?
Zu naigabetzen pekatuakiņ
Bizitu banaiz luzaro,
Zure oņetan emen naukazu
Damuturikan osoro;
Zure dolore zazpiak ditut
Gogoratuko goiz-oro
Zeruan gero ama maitea
Laztan zaitzadan gozoro.
|