Neska-mutil zarrak
Pako
1
Adi dezala Pepak
Dana dan bezala
Beltza eta zimurra
Daukala azala
ĄA, ichusia! zure
Ustian ez ala
Zu maitatzetik Jaunak
Aparta nazala.
2
Kopeta illunakin
Sudurra zapala,
Begi gorriak eta
Aoa zabala,
Bere mustach beltzakiņ
Badiduri dala
Guchienaz Mariskal
Edo Jenerala.
3
Nere ustian dira
Bere belarriak
Astoari kendu-ta
Damari jarriak,
Egi-egiaz dira
Ain beldurgarriak
Nun oroitze utzaz
Artzen nau larriyak.
4
Besteren illiakiņ
Egiņik peluka
Gaztaya estaltzeko
Modua badauka;
Estalgarri eder au
Baldin ezpaleuka
Ill-betian gaudela
Eziņ iņork uka.
5
Ez asserratu Pepa
Nire esaerac
Ez da nai dedan dana
Esatea erraz
Choraturikan zuzaz
Ederren-ederraz
Arren adi itzatzu
Itz-cho bi erderaz.
6
Agur mio Madama,
Si kieres izkribir,
Yo estao Sevilla
Kaile Guaadalkibir
Los dos ezkonduando
Bien puedes bibir
Uste no conpormando
Yo me has murir.
|