Purgatorioaz
Oi1 arima Jainkoaz onetsia,
Oroit-adi badela leku bat
Emen arras, zeruko iustizia
Satisfatu ez duenarentzat.
Borratua-izan arren obena,
Ez ziauzut Jainkoak barkatzen
Gaizkiari noizbeit zor zaion pena:
Non ez dugun osoki pairatzen.
Urbil-adi purgatoriotarat,
Jainko, boterea bera dena
Egin duen suzko leze artarat,
Entzunen tuk auenik minenak.
Arima ek gauza gutia-gatik
Bizi dituk atsgorapenetan:
Urrunduak oraino gloriatik,
Aurkitzen tuk tormenta dorpetan.
Zeinbatenaz maita-garriagoa
Ezagutzen bal dute Jainkoa,
Anbatenaz zaie bortitzagoa
Jaisan bear duten ondikoa.
Lege balitz mundura biurtzera
Ango penaz, bein, frogaturik,
Ez, ez laite zilegi mintzatzea
Jainkoaren iustiziaz baizik.
Oi! menturaz, gure adiskideak
Gure-gatik dire an sartuak,
Gure urko, buraso, aaideak,
Gure faltaz, sutan ondatuak.
Bear-bada, emen, gure alderat
Amodio sobera zutelakotz,
Izan-dire purgatoriotarat
Aurtikiak ainitz urterakotz.
Zuek, gure adiskide maiteak
Diote, maiz, nigar marrasketan,
Otoitz, barur eta karitateak
Egitzue gure fagoretan.
Otoi, Jauna, otoi, urrikalmendu
Purgatoriotan daudezenez:
Darotzugu-galdetzen barkamendu
Ekin mundu untako obenez.
Bata zaite, bata ei iazartzetik;
Geiago ez utz ek erretzen:
A! as beitez, aterarik su-petik,
Zutaz, Jauna, zeruan gozatzen.