Plakak direla eta ez direla
Plakak direla eta ez direla
Arrigorriaga istiluan
"Plaza de Espaņa" ezin aldatu
Argalaren herritxuan
Herria ari da honen izena
plazari ipini goguan
Baina zibilak hortxe ditugu
honen aurkako saiuan.
Udalak dio hau bere lana
dela baina bitartian
gobernadore jauna mantentzen
hasi duen hauzian
batak ipini besteek kendu
gauzak honela ikustian
nork pentsatzen du oraintxe bertan
gaudela demokrazian.