"Petche"-en programa
1
Ni niz Petxe famatua,
Deputatu nahitua:
Eginez dudan fortuna,
Frogatu dut zoin den fina
Ene sudur kakoduna!
Frantzia gaixoa, huna!
Ni naiz prenda hoberena!
2
Botoin urhea lepotik,
Urhe-xena gerrikotik,
Bisaia legun-leguna,
Kriketen modan emana,
Ausarkian usain ona,
Karrosa sei zaldiduna,
Nor daike ni bezain jauna?
3
Ni behar nute hautatu
Eta eman deputatu;
Ene lana, lan errexa:
Bota deneri promesa;
Bertzek eginak mesprexa;
Ahulak mehatxuz bortxa;
Sosa erain, bozak altxa!
4
Orai arte kargudunak
Munduko zozo trixtenak:
Heiekin bethi euria
Edo idorte gorria!
Nik, izartuz iguzkia,
Hitz dautzuet emaitia
Behar den aro garbia!
5
Bertzek zergak eman tuzte
Beren onetan nik uste:
Nik kenduko ditut denak,
Dorpeak eta arinak...
Emendatuko dohainak,
Gobernamenduarenak,
Aberastuz behardunk!
6
Ithurriek egun arte
Ur hotxa eman daukute
Komedia dadin fini,
Bota boza Petxe huni!
Pasatzen balin banaiz ni,
Ithurriek arno gorri
Beharko dute eskaini!
7
Horra hor ene pro grama,
Bertsu argitan emana:
Ez bazaizte kontent nitaz,
Orhoit ene askaziaz,
Gure osaba Batitaz,
Edo, beharrez, bertzenaz
Prefetaren larderiaz!
8
Ez baledi borondatez,
Egin bedi karitatez;
Boz-emaileak, denak bat,
Jar zaizte ene alderat;
Ez baduzue enetzat
Egiten orok indar bat,
Zazte antzar ferratzerat!
|