Pazko-kanta
Kristo, Pazko-Bildotsaki,
ekiogun kantari.
Ardi galduon zorrak
Bildotsak jaso ditu,
eta Aitagaz bakez
jarri gaitu.
Bizi ta eriotzak
au izan daben guda!
Bizia, illik, nausi
gelditu da!
-Zer dozun ikusi,
esaiguzu, Maria.
-Utsik ikusi dot illobia,
eta biztu dan Aren aintza-argia:
zapiak albo baten,
ta aingeru bi esaten:
-Biztu da Kristo illen artetik;
Galdeara da zuen aurretik.
-Biztu zara, Kristo, biztu:
Gure aurrelari!
Errege garaille, aintza zuri!
Amen. Aleluia!
|