Gaztetasuna eta Zahartasuna
Otxalde
1
Ene izpirituan bazen zonbait pertsu,
Oraino den guzia etzerait hustu ...
Zertaz dutan solasa emazue kasu,
Esplikatuko baitut ahal bezain justu.
Zahar bezain prestu,
Odola zaut hoztu,
Bihotz ere laztu,
Gorputza beraztu;
Oraino gazte banintz banuke gostu!
2
Zahar gazten arteko hau da parabola!
Zuzen esplikatzia hein bat gogor da
Gaztea ez daiteke adin batez molda,
Gorphutza sendo eta azkar du odola;
Zahar ez da hola,
Iragan denbora,
Ethortzen gogora;
Et'ezin kontsola...
Nekez bihurtzen baita zahar arbola!
3
Egunak badoazi egunen ondotik,
Ez dir'elgar iduri Joaiten hargatik;
Atzo iguzkiaren dichtira zerutik
Egun hobela jalgi itsaso aldetik
Euria ondotik
Hasi da gogotik
Hedoien barnetik,
Hortakotz badakit
Erituko naizela bustiz geroztik!
4
Uda lehen arrosa neguan arrado;
Osto bano arrantz aise gehiago:
Oroz ohoratua primoderan dago,
Izotza jinez geroz lorea akabo,
Handik goiti gero
Ez du gehiago
Zeren ez den bero;
Hortaz segur nago
Hori bezala gira zaharrak oro!
5
Huna gaztetasuna zoin den loriosa:
Horri konparatzen dut nere arrosa;
Usain gozo ezti bat, dolorez airosa
Bere arropa ere hainitz baliosa,
Zahar odol hotza
Nondik ez da lotsa?
Flako du bihotza,
Badakian ontsa:
Lur barnean duela laster gorputza!
6
Aspaldi du naizela ethorri mundura,
Geroztik pasatu da hainitz denbora,
Atsegin batendako frango arrangura,
Miseria kantatuz bizi naiz ardura!
Geroko mentura
Nik banu segura,
Egin nio hura
Ainhitzen gostura,
Zaharren gaztetzeko baginu moda!
7
Zahar bezenbat gazte badoha mundutik,
Nahiz zaharragoak goazin hargatik...
Eriotzek'orena ez ahantz geroztik,
Seguragorik ez da sortzeraz geroztik,
Joaiten hemendik,
Gizonak etzatik
Zer dagon ondotik,
Bekatuen gatik,
Barkatzen ez badaizku Jaunak zerutik!