Gu ta guk
Otaño, P.M.
1
¿Noiz izandu zan, nun eta nola
euskaldunen asiera?
¿Nondikan dator gure izkuntza,
noiztik gure izaera?
ipuñak dio Fenix bat dala
eta beti Fenix bera:
egazti ortan ¡o, euskaldunak!
gu bakarrik bizi gera.
2
Euskalerritik irten da zerbait
mundu korritu dubenak
ta, batezere Egoaldeko
Ameriketan dagoenak,
ikusten ditu konturatzeko
argibiderik onenak
non nai maitero artutzen gaitu
ezagutzen gaitubenak.
3
Urte asko da, baña etzait aztu
beti datozkit gogora
nola joan nintzan beiñ motz batekin
Montibideo kanpora;
etxe baten eraman zuten
montza sukalde txokora
ta, ni mayera deitu ninduten
nagusiaren ondora.
4
Erriko-seme beltzaren bat zan
nagusiya, ortarako,
ta ezgunduzen ezagututzen
len izan ezgiñalako:
¿zer gatik bada bereiste ori?
bestea txarra zalako
ez, aiñ ondo ni artu nindutzen
euskalduna nintzalako.
5
Ameriketan ume batekiñ
nonbait arkitutzen banaiz,
badet oitura galdetutzeko,
aizak, mutill, ¿Nungotarra aiz?
pozez, beterik entzun izan det,
leku askotan eta maiz;
«ni kriolloa, jauna, gañera
euskaldunen semea naiz.»
6
Askotan uste izaten degu,
gutxi geradela baña
¿non argiratu da beste iñor
gure aurrekoak aña?
ondo eiñak ekarritzen du
nekez badaere ordañak:
Ameriketan goiturik dago
euskaldunen izengaña.
7
Ala jauregi goitienetan
nola baztarroko bordan,
naiz etxerikan apaiñenean
edo mendiko txabolan;
itxasoetan da leorrean
ondo ta gaizki denboran
berez euskaldun garbia danak
esdaki ukatzen nor dan.
8
Ez da Euskera beziñ izkuntza
maitagarririk munduban;
jakiña dago deabru zarrak
nola ikasi etzuban:
¡aiñ da santuba! eziñ mintzatu
oesaketa infernuban;
orrengatikan denak euskeraz
kantatzen dute zeruban.
9
Alperrikako lana irten zan
deabruaren jarduntza
eziñ eraman izandu zuben
euskerarikan aruntza,
infernuetan ez leike sartu
bizangabeko izkuntza,
mantxa gabea dalako dauka
Jaungoikoaren laguntza.
10
Beiñ infernuko ate ondoan
berak etzekiela non,
oroitutzen naiz euskaldun bati
zer egokitu zitzayon:
ango aterai adardunari
diasola egiñ ziyon,
esanaz;-¡Eup! (ni nun ote nabill
Jainkuak dizula gabon.
11
Ori entzunik ango aterai
muturtzikiñ itsusiyak,
galdetu zuben:-¿Zer esan nai du
gizon orren erauntziyak?
Ta lagun batek erantzun zion:
-Jakingo du Nagusiyak,
zergatik berak ezagututzen
ditu izkuntza guziyak.
12
Iñork deitzeko premirik gabe
an agortu zan Luzifer,
ta, txit aserrez, galdetu zuben:
-¿Zer gertatzen da emen, zer?
¿Ez aldizutet lenago esan,
gutxinaz milla bider,
nik ezdatala euskaldunakin
sekulan jakiñ ezer?
13
Susko sarde ate zayari
sartu ziyon bizkarretik
ta bota zuben kiskaltzen zegon
tzimini-zulo batetik,
iñor geyago etortzen bada,
(zion) Jaun orren lurretik,
nik ikusiko detan baño len
bial zazute emendik.
14
Bi adarrakiñ purrustadan jo,
ta itxi zuben atia,
esanaz gure erritarrari
ortik urrundu zaitia
sarde zorrotza dardaratubaz,
Luzifer lotzez betia,
joan zan barrena purrakatzera
bera mendeko jendia.
15
Gure anayak zion berengan
emen gauzonik ezdabill;
au infernuba izan bear du,
¡suztan eiten dute murgill!
Baña neroni iruditzen zait
oraindik ez naizela ill...
Eziñ antz'eman diot iñola,
¿ametsetan ote nabill?
16
Ontan asi zan egan igotzen,
berak jakiñ gabe nora
tximista baño aguroago
zijoan gora ta gora;
etzuben neurtu bere joarreran
igaro zuben denbora;
¡goiko lagunak eraman zuben
zeruko atal'ondora!
17
Bizar zuri gizon eder bat,
exerita zizelluban,
begiratuba txit barrengoya,
urrezko giltzak eskuban,
arrigarrizko ate izortsu
baten aurrian zeguan,
ta, euskaldunak igerri zion
iritxi zala zeruban.
18
Jaun aundi ura San Pedro zala,
bereala ezaguturik
biotzak salto egiten zion
iñon ezin gelditurik.
infernuetan egondu zanak
beldur gabe zutiturik,
-Jaungoikoak diola egun on,
esan zuben makurturik.
19
San Pedro Jauna begirutubaz
maitati eta gozatsu
erantzun zion:-Orain betiko
egin zerade doatzu,
guazen barrena, ¡o, euskalduna!
atoz, eskuba ekatzu;
emen euskeraz itz egiten da
ta lagunak zai dauzkatzu.
20
Ez da izkuntzik mintzatutzeko
sartu zanian barrena
gutarrak zeukan zoriontasun
pozkida ta gozamena;
alaitasun da eztitasuna
doatzun da goraiena
au izandu zan lendabiziko
berak sentitu zubena.
21
Belaunikatuaz Jaungoikoari
eskerrak eman onduan
ikusi zuben nola millakak
arrigarrizko doñuban
Gernikakoa irudi duben
aritz baten inguruban
kantatzen zuben guro izkuntzan
ara zer aditu zuban.
22
Gernikako arbolak
zeruban du aita,
onek bialdu zigun
guri ondo naita,
biyak bear ditugu
biotzetik maita,
Euskara ez da galduko
zerutarrak baita.