Elizakuak edo ĄAu mundua!
Otaņo, P.M.
Illunak nabarturik
bideko tiņua
zeukan; ta ixildu zan
txorien doņua:
odei tartetik iņoiz
senti zan, baņan bian
sortu zan laņua
argi baten aurretik
kolpez erraņua.
azaldu zan ta laxter
(eliza siņua)
gugana iritxi zan
txintxarri soņua
Txilin, txilin jo zuben
berriz txintxarriyak,
aditzera emanaz
gauza mirariyak,
beti txit onak, baņan
iņoiz miņ garriyak,
izaten diranian
gaitzak ekarriyak.
Oso tristetu ziran
gure aurpegiyak
ta beriala azaldu
zuben illargiyak;
eskuban arturikan
buru estalkiyak,
lurrian belauniko
an geuden jarriyak
ta parte-artu zuben
Zerusgau argiyak:
Ąan pasa biar zuben
Jaungoiko aundiyak!
Eukaristi Santua
jarriya Maisuak,
zijuan pasatzen, ta
beraren pausuak,
umill agurtzen ditu
kristau fedetsuak:
ta nola emen ala
geran geyentsuak,
gertatzen diranian
alako kasuak,
burubak makur eta
biyotzak jasuak,
barrendikan egiten
dira errezuak,
meserez izan ditzan
miņ duben gaxuak.
Pentsatutzen munduko
izate aulian,
kasikan lorik egiņ
ez nuben gaubian,
ta urrengo goizian
zortziyak aldian,
joan nintzan Jauna artu
zunaren galdian.
Ezkaratz zar batera
sartu ondorian,
kanta otsa senti zan
etxe barrubian,
guztizko doņu alai
eta ederrian.
Pozez bera aditzen
negola an bian,
biziro berri onak
ziraden ustian
gizon bai azaldu zan
ate brinbalian,
eta nere galdeera
egiņ niyonian,
malko bi zerorizkan
bere masallian
ta ziyoni: ortxen dago
gaxu'iyillian!...
-Bere ama maitia
zedukan oyian!
Arriturik gelditu
nintzayon aurrian
ta kanta otsa nola
senti zan artian,
esan niyon: -ŋor nola
daude umorian,
agoniya arkitzen
bada etxe berian?
Ori ez da kabitzea
kristauben legian;
eta erantzun ziran
erdi negarrian:
-ĄAi! Or famili asko
nola bizi diran,
anbat jakingo ere
ez dute ordian
desgrazi au arkitzea
danikan gurian!
Ezin biziyak gauzka
aiņ bakardadian,
ixil ixilik geren
baztartxo pobrian,
beste guztiyetatik
kasikan gordian,
ez bagiņa bezela
jayuak lurrian!...
Iltzia obe izan
liteke, aldian,
bizi ez danarentzat
itxura obian,...!
-ĄĄZenbat onlako oi da
mundu zabalian!!
|