Bere adiskide Begari, Rosario de Santa Fe-tik Plata-ko errira biralduak
Otaņo, P.M.
1
Gure Donosti eder artatik
irten nintzan ezkeroztik,
nik ez nekiyen non ziņan, urez
ononztik edo arunztik;
zure berriyak etorri zaizkit
Plata ta Buenos Aires-tik,
ondo zerala esan dirate
Juan Berra-k eta Aristi-k,
len kuidadotan nebillen, baņo,
pozkiroz nago gerostik.
2
Aristi emen ikusi eta
lendabiziko galdeera
egiņ giņukan, bazekiyen non
ta nola zebillen Bega.
Erantzun zigun:-Platan dago ta
txit ondo bizi da bera:
aspaldi gora igo zan eta
nekez jatxiko da beera,
zergatikan guk korri bezela
arek egiten du ega.
3
Besarkada bat biraltzen diyet
nere amigo Bega-ri
animatikan sentitutzen dot
eziņ emana berari;
baņan besuak eziņ iritxi
urruti daguenari;
nik oraiņ ere igual nai diyet
len maite nitubenari,
nai dezunian etorri zaitez,
emen dago Pedro Mari.