Batasuna
Otaño, Pedro Maria
1
Jakin nayian zein dan munduko
Izkuntzarikan zarrena,
Au da jakintsu askok zentzuba
Nekaturik dakarrena;
Len azaletik ibiltzen ziran,
badatoz sartzen barrena
Ta gaur geyenak aitortzen dute,
Euskera zala aurrena.
2
Geroztik sortu ta indarturik
¡Zenbat izkuntza ez da ill,
Gelditurikan lurperaturik
Betiko mutu ta ixill!
Euskera galtzen sayatu arren
Asko berritxu ta zirzill,
Indar berriyak artzen ari da,
Gazte bat bezela dabill.
3
Mundu guztiyan arkitzen diran
Jakintsurik aundiyenak,
Ta batez ere, orain Londres'en
Eta Berlin'en daudenak,
Eman dituzte Euskeragatik
Albisterikan onenak;
Burlatzen duten ergelak dira
Ezagutzen ez dutenak.
4
Bañan, aldebat utzi ditzagun
Ezjakiñen txarkeriyak,
Ta euskaldunak izan gaitezen
Prestubak eta aundiyak.
¿Zer egingo du maisu zitalak
Agintzen duten erriyak?
Illuntasunak kenduko ditu
Datorren egun berriyak.
5
Bidasoaren bi aldeetatik
Anayak deika elkarri,
Ari dirala, jakindu degu
Bilduko dira sarri;
Lengo oitura onak ostera
Nai lituzteke ezarri,
Ta «batasuuak» bakar-bakarrik
Litzake oyek ekarri.
6
Gure Euskal-lur eder maitean
Bizin diraden anayak,
Elkarganatu ditu odolak
Ta «denak bat» izan nayak;
Buenos-Aires'en bildubak daude
Euskera indartzeko gayak;
Poztu gaitezen. ¡O, euskaldunak!
Badatoz egun alayak.
7
«Denak bat» egin eta sayatu
Gaitezen alegiñian,
Gure izkuntza eta oiturak
Ipintzen beren oñian:
Guztiok egiñ gentzake zerbait,
Baitzak aldun añian
Jaungoikua ta Euskera jartzen
Gauza guztiyen gañian.
8
Batek egiñ nai luken guztiya
Ez dauka aukeran eta
Borondatia badaukat baño,
Asko eznazake eman:
Liburutxo bat izkribatu det...
Gipuzkoa'ko izan,
Zuek esango dezute, ondo
Edo gaizki egin deran;
Irakurliak, barka zazute,
Esbadago txit naieran,
Eta lagundu dezagun alkar
Ia indartutzen geran.