Aitona gizaragaixoa
Otaño, Pedro Maria
Udaberriko usai gozozko
illunabartxo batian,
Donostiyatik urruti gabe
uri ontako partian,
baserritikan onontz datorren
bidetxigor politian,
sagar ta gastañ, arriz, elorri,
urritz ta lore tartian;
azpialdian errekatxua
marmariyaz ostopian;
egezkiaren azken dizdizak
aruntzko mendi tentian;
kuke ta beste txorien kantak
baso gustiak, betian;
kabi batian lau txorikume
txillar tarteko otian.
Gauz abei denai begirateaz
emen, gure lur maitian,
"iñon oz dago onelakorik"
esanaz nere artian
netorren, eta alako batez
jiratxo bat ematian,
aitonatxo bat arkitu nuben
eserleku arlotian,
berekin zeukan penaren kargak
lurrera iya botian
garai ta leku pozgarri artan.
Gizon ura ikustian,
alaitasunez inguratua
aiñ egoera tristean,
bereganatu nintzayon zerbait
itzegiteko ustian.
Iruditzen zait gaur oraindikan
bera ikusten naguela,
arri tontortxo gañian
eserita daguela;
belaun nekatu bien tartean
erritz makil bat debela,
beraren puntan ipiñirik len
buruan zuben txapela,
bi eskuakin gogor elduaz,
kontu eguaz onela,
eta kokotza oyen gañean
lotan balego bezela.
Nola jostatzen pill pill zebillen
egoaizetxo epela,
buruko ille txuri bakanak
agara zijoazela
esan zeikian, uste det berak
sentitutzen etzubela,
Antxen nenguan, bere onduan,
zer egiñ ez nekiyela,
laguntzarik nai zuben galdetu.
edo aldegiñ bestela;
itzegiñ zuben, eta kezkatik
atera nintzan berela.
Asnas lodi bat irten zitzayon
petxu estutik jasua,
ta lenbiziko au esan zuben:
-¡¡Nere Euskara gaxua!!
-Esan onetan ezaguturik,
aitonak zedukan miña,
erantzun nion: -Jauna, Euskara
ez dago aiñ aldegiña,
oraindik ere ler maite ontan
bada zeñek itzegiña...
-Bañan nere itz motxak etziran
bera lasaetzeko diña,
ta zion: -Ondo ikusitzen det
datorkigun erasua;
ez da biziko, laxter ilko da
gure Euskara gaxua.
Jauna ez bedi orla tristutu,
ez dago Esker juna.
¿Ez du sentitzen inguru ontan
daguen alaitasuna;
ez du ikusten ez dala gaitza,
baizik dena osasuna;
Eustal-erriko txorion tantak
ez dago pozez entzuna?
-Bai, len bezela sayatzen dira
kukua eta xoxua;
oyek or daude, bañan galduta
gure Euskara gaxua.
Jauna, barkatu bizait, berriro
gogor egiten badiyot;
Euskara oraiñ baño txarrago
egon dala deriskiyot;
ez du ikusten nola izkuntza
ontan ari geran biyok?
Gaur Donostiyan ez dakiyenik
ez du aitortu nai iñork.
Bañan erderak dauzka
erriya eta basua;
alperrik zabiltz, galdua dago
gure Esker gaxua.
Jauna, alaitzen ask gintezke
Euskara maite degunak;
badatoz, ustez iya betiko
galdutzat zeuden egunak,
len aintzakotzat artzen etzuten
damatxo txapela-duanak,
gaur erantzuten dute biotzez:
-"gu gerade euskaldunak,
-"Bañan ainbestek jartzen diode
traba edo arazua....
¡Nola nai dezu indartutzia
gure Euskara gaxua!
Jauna, badaki, nola lenago
ez genekiyen erderik,
eta guraso leyal on askok
umiak argitu nairik,
aldi batean ¿non ikusi da
izkuntz au gabeko mairik
Orrengatikan dago Euskara
lotzaz txokuan gorderik.
-Bukatu bedi oitura orren
epaya edo plazua;
izan zazute maitexiago
gure Euskara gaxua.
Jauna, ez beza negarrik egin
esan diotan bezela,
ikusitzen du lenago baño
askoz obeto gaudela;
luza lezake, zergatik zailduan
oso indartzen berela...
-Ontan malkuak kolpaz kendurik
erantzun ziran onela:
-Nik erderarik ez dakit
nere illobak... ¡au sua!
ni bezelaxe burlatzen dute
gure Euskara gaxua.
Au mintzatzian arkitu zuben
nonbait aiñ estu barrena,
non altxarikan ezerlekutik
alzezaken aztarrena,
esan ziran:-Ai! Denak nai dute
lege zarrak dakarrena,
eta ez dute ezagututzen
izkuntza dala aurrena.
"Miru gaiztoak menderatutzen
"duten bezela usua,
"etzazutela illtzera utzi
"gure Euskara gaxua.
Eskuarekin agur egiñaz
arturik makillatxua,
etxe aldera abiatu zan
aiñ euskaldun doatsua;
geldi-geldika jarraitu nion
neurtuak bere pausua,
illobetara biurtu zedin
aitona gizagayxua.