Aita-semeak
Otaņo, P. Mari
1
Lagundurikan denoi
Gugatik ill zanak,
Seme, azi zaitugu
Aitak eta amak,
Beti zure gidari
Izandu geranak.
Oraiņ gurutze onen
Oņean esanak,
Ondo goguan artu
Biaituzu danak.
2
Zu Ameriketara
Joatia emendik,
Jaunak ala nai badu
ĄZer egingo det nik!
An ez dezu izango
Aitik eta amik;
Baņa etzera galduko
Noranaira joanik.
Ez bazaizu aztutzen
Gaur emen esanik.
3
Gorde zazu buruan
Eta biyotzean,
Aitak zer esan zizun
Onuntz laguntzean,
Bitarteko arturik
Jesus gurutzean;
Jaungoikua t'ait'amak
Batek aztutzean,
Ez leiko ondo izan
Denbora luzean
4
Ez nizuke utziko
Joaten, egiyetan,
Gure erlijiyua
Ez balitz an bertan.
Iritxiko baziņa
Aiņ urrutiyetan,
Erri ta eleizarik
Ez dan tokiyetan
Oroizaitez Jainkoaz
Leku guztiyetan
5
Seme, izan goguan
Zere gurasuak
Eta uzten dituzun
Sonido gozuak;
Jayo ziņan tokiko
Mendi ta basuak;
Euskerazko otoitzak
Edo errezuak,
Erakutsiyak zure
Amatxo gaxuak.
6
Iritxi da orduba
Juan bear dezuna,
Badakizu ait'amak
Emen dauzkatzuna
Ez dezazula aztu
Gaur neri entzuna.
Itz baterako au da
Eskatzen zaizuna:
Izan zaitez non nai ta
beti euskalduna.
|