Zakurra ta katuba
Otamendi, Jose
Zakurra ta katuba
Baserri batian,
Jostatzen zebiltzela
Ikusi nituban;
Katuba zakurrari
Jarririk begira,
Salto zion egiten
Bizkar gaiņera;
Eta onla zakurra
Ta lagun arrena
Jostatzen ziran beti
Alzuten geiena.
Orrela zebiltzala
Echeko andreak
Ekarri zien urdai
Azal ta ezurrak;
Baņa katubak esan
Zion zakurrari,
Nik bazekiat non dan
Jana chit ugari,
Biok joaten bagaituk
Jango deu naikoa,
Urdai azala baņo
Jan gozoagoa:
Eta joan ziran andik
Beko sukaldera,
An zeuden lukainkak
Arrapatutzera;
Katubak ekin dio
Sillatik saltoka,
Arrapatu eziņik
Agaitik lukainka;
Baņa andik gerogo
Lenengo saltoan,
Agai eta lukainkak,
jo zuten lurrean,
Katubak guztiz larri
Leioa iriki ta,
Eskapo egin zuben
Zakurra an utzita;
Eta oni merezi
Gabe, bizkarrean
Eman zizkan nausiak
Bere aserrean.
..............
Gizon askocho daude
Gaurko egunean,
Au egiten dutenak
Alduten guztian;
Ez geiegi fiatu
Asko adiskidetan,
Ez badegu izan nai
Zakurraren gisan.
|