Ama euskara
Otamendi, Jose
¡O! Euskaldun jendea:
Atzeneko gudan,
Gaudela dator ots bat
Aizearekin batean;
Ai zer larritasuna
Neri ematen didan,
Nik beti on aditzen
Dedan guzti-guztian.
Baña ez ikaratu;
¿Nola Jaungoikoak,
Utziko ditu azturik
Euskaldun gaisoak,
Eman ta gero ainbeste
Gizon chit argiak
Zerua onratzeko
Gure Euskal-erriak?
Eritu dute baña
¿Zer dio orregatik
Guk alegiña egiten
Badegu argatik?
Euskaldunak gera ta
Ez degu utziko, ez nik
Ta ez besteak ere,
Euskara biotzetik!
Gure antziñakoak
Ama Euskara zuten,
Eta asko ta asko
Zuten maitatutzen;
Eta oraiñ negarrez
Zaigu aurkitzen,
Ez degulako bere
Esana egiten.
¿Eta guk lotsarikan
Ezdegu izango
Ama Euskara beti
Betiko utzitzeko?
Zer gaitz egin digu
Guri guk orlako
Errabiakin berari
Kontra egiteko?
Ez degu zentzurikan,
Ez, ama maitea,
Guk zuri emateko
Orla naigabea;
Baña ezaguturik
Gure uts egitea,
Gatoz zure oñetara,
Erruki zaitea:
Ama! gaurdaño zure
Kontra izan bagera,
Zurekiñ nai degu egon
Emendik aurrera;
Eta bentzuturik or
Datorren erdera,
Eramango zaitugu
mundu zabalera.
Ara zure semeak
Suzko biotzakin,
Zu beti gordetzeko
Ill arte berekiñ;
Eta Zerura ere
Joateko zurekiñ,
Anchen kantatutzera
Aingeruchoakiñ!
|