Urrikaldu pobreaz!
Otaegi, Klaudio
Etzuelako euri pisarrik egiten,
Lore bat egarriak zegoen itotzen.
Ikusirik ore bat urbill agertutzen,
Deadar egin zion:-Ąur tanto bat, arren!-
Oreak zion esan:-ez dezaket, zeren,
Guztiz presa aundia det:-eta... irago zen.
Beroak zuelako gaisoa erretzen,
Ill zan lorea abian itz aen ondoren.
Limosna bat badizu pobreak eskatzen,
Ez diozu eranzun bear orrelasen;
Baizikan al-dezuna eskeņi bertanchen,
Bada Jainkoak ala digu agindutzen.