Markinako euskal-pestai diosala
Otaegui, C. de
Lañu meak urratu ditu eguzkiak;
Urrez jantzi dirade baso-ta mendiak;
Intzezko perlaz barats eder ta zelaiak,
Uzta aberatsez masti eta sagardiak.
Egokiago dute choriak kantatzen;
Itur chuloak mur mur geiago egiten;
Ardi bildotsak beeka ez dira gelditzen,
Ez ta orriak ere pirpirka isiltzen.
¿Ote dira alabantzak zeru goietara
Edo bendizioak gure Euskal-errira?
Ez dakit; baño otsamar oen bidez gera
Goizago alchatu ta goaz Markinara.
Auzoetatik datoz atso agureak,
Ezkonberriak eta ezkondu gabeak,
Mendi muñotik beera pozkidaz beteak,
Batzuek kantari ta oiuka besteak.
Aiton gordiñen soñak dira antziñakoak,
Burni utsaz gudatzen ziradenekoak;
Prenda batzuek boski, auskalo noizkoak...
Gernikako aritzen era berekoak.
¡Zeñen politak dauden galai ta neskachak
Jantzirik aiñ egoki soiñ churi berdiñak!
Iruditzen zaizkigu belcharga bandadak
Aintzirako bagetan ariñ dabiltzanak.
Arpegiak echeai dizkie garbitu;
Atal-aurreak chukiñ izetsaz posatu;
Leiotik zintzillika eskaiak paratu;
lak eta loreak kaleetan banatu.
¿Zergatik dute aurten apaindu orrela
Erri maite polita iñoiz ez bezela?
Euskarari pestak ¡ah! diote dirala;
Ikusi ez diranak Markinan sekula.
Goizetik ari dira dorrean eskillak
Zeruko Erregiñari egiten agurrak;
Koruan organo ta kantore biguñak
Gure Jaungoikoari ematen eskerrak.
Kalez kale dabiltza danboliñ chistuak
Jotzen zortziko edo soñu zar neurtuak;
Ichadoten gazteak plazara bilduak
Zoraturik,egoki artzeko puntuak.
Begira cherko artan zenbat uso chori
Jira eta biraka dabiltzen dantzari,
Onra aundi bat egiñaz d' Abbadie jaunari
Euskal-erriko erle argidotarraril
Gogoan izango du gure lur maiteak.
Orrek esnaatu ditu, euakara zaleak;
Itz larri ta neurtuen izkribatzalleak;
Euskararen onean sari emalleak:
Konparsa egilleak eta dantzariak;
Bersolari egoki ta pillotariak;
Tuntun-chistu jotzalle ta palankariak;
Irrintzigilleak ta korrikalariak.
Orri darraikiote napar bizkaikatarrak,
Prestatuaz urteero euskal-pesta ederrak,
Alkartu naian ziñez menditar azkarrak,
Berriro gozatzeko gure Lege zarrak.
¿Nola parretsu ez da egongo Markina
Etorri bazaiozka gaur berarengana,
Lau senide prestuak, eta gañera ama,
Besoak zabaldurik bere umengana?
Utsirikan alde bat otiñ gorrotoak,
Martek biralitako jaiera gaiztoak,
Badituzte moldatu Euskal-elkargoak
Amari chukatzeko ¡ai! negar malkoak?
Berandu bedeik ere, baditu ikusten,
Aitorren denborako dantzak berritutzen;
Usadio zar danak berriro piztutzen;
Euskara maiteari bizia ematen?
¿Ez du laño churi ark, an goian, begira,
Aita Juan Antonio Mogelen ichura,
Etorri nai baluke bezela onera
Itzkuntz-guda onetan parte artutzera?
¿Ez derizkiotzute chaloka dirala
Bere lagun guziak ari egiñala,
Jaungoikoak agindu balie bezela
Pesta oen baimena, eman dezatela?
Korde gabe bezela iñoiz geratzean,
¿Ez dezute uditu jargoiren oñean,
Euskaldun bat zerura egatzen danean.
Alborada ematen koroatu artean?
Euzun ez dituzute urrezko lirakin,
Larramendi da Erro Astarloarekin,
Andre Vicenta Mogel beste askorekin
Euskaraz kantatutzen boz estitauakin?
¿Ez dezute aditu esaten azkenik,
Ez dala iñon ere aiñ izkuntz ederrik
Egin bedi argia esan ezkeroztik?
Asko gizon jakintsu ikusi ditut nik
Emango lutekenak zer nai diru, gauza,
Balezateke euskara ederrean mintza:
Eta ala ere ¡zenbat munduan dabiltza,
Euskaraz itz nai ezik ¡ez dabada au lotsa!
Naiz parreak erasi, itz egin naiean
Izpirik ez dakiten izkuntz arrotzean!
Jakin arren besteak, mintzatu gaitean
Arriturik mundua daukan izkundean.
¿Humboldt aundia etzan euskaraz mintzatu?
Bonaparte Lenenak ¿ikasi ez ditu
Euskal-izkera denak, eta argitaratu,
Jakintsuak zai zeuden ainbeste liburu?
¡Ea bada mutillak! jostatu gaitezen
Soñu zarrak piztuta moduz dantzatutzen;
Ez beñere aspertu euskaraz mintzatzen:
Gure aiton erneak ¡zeñen maite zuten!
Gaitzik gabeko oiturak, gorde aztu gabe;
Zeren aingeruchoak sortuak dirade:
Egun charrak etorri bazaizkigu ere,
Iragoko dira, ez izutu batere:
Benturaz dira izango gure onerako;
Egin ditugun utsak ongi garbitzeko;
Euskal-erriko seme onak elkartzeko;
Ama urrikaltsuren osasunerako.
Pozerazkidak pesta oen egilleai,
Euskal-guda au onera ekarri dutenai:
Zorionak, egiaz biotzetikan ¡ai!
Zeruak emen para dituen ibarrai.