Machin arzukoren azaņa bat
Otaegui, Claudio
Mendi oetan izandu diran
ume askoren azaņak
sare lodiaz estalirikan
arkitzen dira geienak:
etsai gogorrak bere echetik
ezin bota dabillenak
luma kamutsak izango ditu,
baņa ezpata zorrotzak.
Orregatikan Euskal-errian
Izan arren umant asko,
argitaratu gaberik daude
leize zulotan betiko.
Baten aztarnak, ustekabetan
arkitu ditudalako,
kontatutzera noa pozkiro
Euskaldunen onerako.
Ondarribian, Olearsotik
sortaldera mendichoan,
Guadalupeko Uso-tartolak
kabia duen auzoan,
arkitutzen da, Arzu deritzon
baserri anchiņakoan,
pamili noble ta biotz bera bat
Jaunaren bildur osoan.
Eche aurrea dauka apaindua
arriarma ederrakin
zelai urrezko gorri gorrian
gaztelu eder batekin,
iru listora urrezko ditu
egoki goian berekin;
onen oetan erreka berriz
bost buru ebakirekin.
Bidajaririk ŋizango ote da
eskutarma au ikusirik
nondik nora ta noizdikan duten
galdetuko ez duenik?
Agiri garbi asko dirala
kantaurian badakit nik,
baņa egiaz ŋikuz dezute
iņon gisa ontakorik?
Jakinai onek sartu erazi
ninduen, bada, barrena,
eskale baten gisa esanaz
Ąagur Maria! aurrena.
ĄZeņen atsegiņ aundia etzan
eche-jaun prestu arena,
eta orobat gaitzik gabeko
echeko-andrachorena!
Berealase eskeņi ziran
ostatu-emalle aundiak,
borondaterik oberenakin
bera echeko bizikaiak,
eta ondoren kontatu ere
arriarmaren sustraiak,
bilorruski bat erakutsita
esanaz: Ona agiriak.
Miguel Arzuren eskabidez da
Urbina jaunak emana,
Espaņiako errege zala
Pelipe irugarrena.-
Pensa dezake irakurleak
esatera nijoana,
nik somatua ez dala, baizik
bilorruskiak diona.
Iskribu onek esaten digu
eta daukagu egitzat,
Gipuzkoatar eta Naparrak
izan zirala biek bat:
beti orrela bizi baziran ,
nere iritzian beintzat,
kalte aundirik etzan izango
gare oitura zarrentzat.
Zorigaiztoro aparta ziran
bata bestearengandik,
beren artean izandu zuten
arrenkura baten gatik
Gaztelaukin alkarturikan
bizi gerade geroztik:
au da, Alonso zortzigarrena
errege zan ezkeroztik.
Orain seireun eta berrogei
urte guchi gora bera,
dio kondairak, izandu zala
elkargoren gertaera,
eta errege etorri zala
borondatez Gipuzkoara
gure lege-zar eta oitura
onak juramentutzera.
Andikan beste larogei urte
irago ziran denboran,
gaztelaua ta prantzesa ona
non aserratutzen diran:
gerrak berekin dituen gaitzak
galerazteko asmotan
errege biek alkar ikusi
nai izan zuten Baionan.
Baņo alperrik izandu ziran
elkarganatzeko lanak,
zeren etziran etorri ongi
bien arteko zaldunak.
Itzuli ziran, bada, Errege,
bere seme ta lagunak
Donostiara, etziralako
baliatu egiņalak.
Puntu artua, etzuelako
berak nai zuena egin
prantzesak pensa zuen abian
zituen indartzarrakin
Gipuzkoako probintziari
bear ziola gerra egin,
desegiņ edo bere mendean
paratzeko asmoakin.
Eta oraindik Errege jauna
zegoela Donostian,
lasterka para zuen cherkoa
Ondarribiko urian
kalte aundiak egin ta gero
bere alderdi guzian
pauso estu bat sarartu zuen
Olearsoko mendian.
Gaztelauaren korua zuen
Alonso amaikagarrenak,
zeņak jakiņik nola zebiltzan
Bidaso aldean gauzak,
deitu zituen batzar batera
kapitanik azkarrenak,
zar zeritzaten aditu eta
artzeko neurri zorrotzak.
Machin Arzuko zan kapitan bat
eche ontako semea,
bidechigorrak zekizkiena
eta biziro ernea
nola zekien erregek zala
mendi oetan trebea
beste guzian ondoren esan
zion : Mintzatu zaitea.-
Jauna Machinek eranzun zion,
ona emen nere plana
gauaz atera bear genduke
egiteko aisa lana
zelatariak barrenta gabe
an litzake jende dana
egun-sentian, dagolarikan
etsaia lotan etzana,
Orretarako aginduko da
alkar ezagututzeko,
beste arropa danen gaņetik
alkandorak jantzitzeko,
eta oialez zaldiai ere
oņ-kozkoak estaltzeko
soņurik gabe etsaiengana
ustekabe urbiltzeko.-
Perill aundian arkitzen dira,
-zion-menditar pizkorrak,
libertadea, oitura onak
eta gure lege-zarrak:
utzitzen badit, Jauna, bereizten
berorren mutill azkarrak
etsairik gabe laster izango
dira emengo bazterrak...
Eguna argitu baņa lenago,
Machin bere buru zala,
sentitu gabe zuten artua
Olearsoko egala;
zeren prantzesak, kapitan alai
azkarrak esan bezala,
ustez seguru ziran perillik
ordu aetan etzala.
Erru aundiaz sartu ziraden
etsaien etzan lekuan,
irrintzi baten otsera danak
erasoaz supituan
askarragorik ez izan arren
len eta gero munduan,
guchitan noski arkitu ziran
alako gertoi estuan.
Zenbat alegiņ buruzagiak
jendea moldatu nairik
egin zituzten, iņolazere,
baņa guziak alperrik;
beren denda ta tresna guziak
or eta emen utzirik,
zenbatek galdu zuen bizia
errege salbatu nairik.
Iges egiņ al izan zutenak
ŋzeņek alkarrenganatu
esker eskubi, naspill arretan
ziradenean banatu?
Beren buruai ezin emanik
ustekabe aren kontu
Bidasotikan irago arte
etziran iņon gelditu.
Ber bere eskuaz Machin Arzukok
bost kapitan ill zituan,
erregek beti zeukazkienak
bera zegoan lekuan:
bururik erne ta azkarren aek
galdu zituan orduan,
doi doia noski bere burua
igesi akabatu zuan.
Modu onetan akabatu zan
asieran gorra ura,
zenbaten ustez izandu arren
luzatutzeko ichura;
zeren etsaia igesi juan zan
izuturik bere echora,
gordiņak deuda, ziolarikan,
asariaren gisara.
Ezaguturik Alonso jaunak
Machinen azaņa aundia
aman nai izan zion abian
ark eskatu al guzia;
eta izandu bazuen bere
biotzean kutizia
ara non zuen aberastzeko
guztiz bide egokia.
Baņa Erregek eskeņ zizkion
mesede guzietatik,
Gormuz ta bere bazter batzuek
artu ziozkan bakarrik:
emengo ibar, mendi, ibai ta
iturriak gorde nairik,
muga onetan naiago zuen
bizi, albazan iņondik.
Geroztik ditu Arzuko eche
edo jauregi churiak
bost buru aek arriarmari
bere oņean jarriak
gaņera dio kontuz gordea
daukaten belorruskiak,
oek dirala aren etorki
eta armen agiriak.
Nola gaur baita fede epelchoa
gauza oek siņisteko,
jakin bezate irakurleak,
ez-bairik ez izateko,
Ondarribian oraindik ere
badirala agure asko,
au dakitenak, beren aitona!
aditu ziotelako.
Eche onetan jaioa ere
zan Tomas Arzu azkarra,
muga gabeko ur-zelaietan
askok ziona bildurra
korsuan iņoiz zebillenean
maiz zuen itsas-azkarra,
baņo ark diņa, presa egiņik
etzan izan bat bakarra.
Bere bidaje latzetatikan
echeratutzen zanean,
an zan lasterka mendia gora
Olearsoko gaņean
eskeņitzera diru ta joiak
Birjiņa Amaren oņean;
ari eskatzen zion laguntza
estu arkitzen zanean.
Gorde bitzate, ondocho gorde,
bilorruski ta arriarmak
aitonen eche artan gaur bizi
diran nekazari onak:
ez dira bear aztu sekula
orrelakoren oroitzak
munduak jakin dezan nor ziran
aurreko guraso zarrak.