Lumatu baña len egaatu nai
Otaegi, Klaudio
Sarjiñ bateko arbol orrien tartean,
Kabi bat zan arkitzen adar gallurrean.
Eguzki ugariren sarrerako multan,
Ara ni juan gabeko egunikan etzan.
Iskin guziak zeuden lorez apainduak;
Emen dalia zuri, ori edertsuak,
Urrutitikan aisa ikusten ziranak
Zeñen arro zituzten mugitzen chortenak.
An biolcho pilla bat, ezkutatu naian
Euren edertasuna belarren azpian.
Arago klabeliñak, azuzen churiak,
Kamelore chukiñak, larrosa gorriak,
Lirio, erromero, ispligu usaidunak;
Eta endredadera naspiltsu biguñak.
Eta ¿nork esan ango beste lore cheak,
Ala lobelarchoak non pichiloreak,
Orriak zabalduta, kontentuz beterik,
Begiraka zeruai aspertu gaberik?
Korde gabe bezela ¿nola egon ez bat,
Chori zoragarriak bazizkien ainbat,
Zuzentzen aingeruai euren otseztiak,
Orkestaren soñuak beziñ egokiak?
Onela nengoela sarjiñ loretsuan,
Kabiko itzalkarrak aditu nituan.
-Ama, mintza zitzaion, ume bat amari:
Utzi bezait egaatzen kabitikan neri;
Zeren indarrik asko badet ibill nadiñ
Mundu eder onetan, aronz ononz, ariñ.
Jaio nintzan ibarrez-ibar ibiltzeko,
Eta ez kabi ontan beti egoteko.
Etzizkidan egoak eman aingeruak
Idukitzeko chulo beroan bilduak,
Baizikan jostatzeko arboladietan,
Oian orritsu eta iturri ertzetan;
Edo maiz igotzeko, arranoren gisa,
Mendiak iragota lañotara, aisa.
Amorioz pi pi pi kantatu ezkero,
Maitagarri bat etzait paltako noskiro.
Eta, ernegatua nola nagon emen,
Iges egiten zait, ama, gogoratzen.
-Ume zentzu gabea, agokit isillik;
¿Ez dakik ez dekala oraindikan funtzik?
Egalazpiko lumak etzazkik atera,
Eta ¿juan naian ago emendik kanpora?
¿Nola ibilliko aiz arbola puntetan,
Ezpadek indarrikun aski egaletan?
Nere ustean ez aiz aiñ gazterik trebe
Lan orri ekiteko bildurrikan gabe,
Eta gañera ¿ez dek bear eskolatu?
¿Nere konseju onak, ez dituk nai artu?
-Zer da ¡milla aingerua!, ¡aditzen dedana!
Ez dekala indarrik eta funtzik, ama...?
Baita ere, andrea, lumarikan asko,
Sardasketan saltoka, aisa ibiltzeko;
Beste bati bezaio egin predikua,
Zeren, ezaguna da berorren jokua,
Bere bizi guzian, albaldin baluke,
Egalaren azpian izango ninduke;
Baña, alperrik dabill, alper alperrikan,
Presondegi onetan iduki nairikan.
Mundu arritzallean libre nai det bizi,
Bere aunditasunak ditzadan ikasi;
Eta ikusiko du, naiz bai eta naiz ez,
Nola dedan egingo kabitikan iges.
-Debekatutzen dikat berriz mintzatzea,
¡Ume zirzill, mukitsu, lotsarik gabea!
Gurasoen agintza ¿zer dala dek uste?
Emen egon bear dek nik agindu arte.
Errierta onekin, mintza gabetanik
Luzaro egondu zan, oso izuturik.
Baña irten zanean ama bazka billa,
Atera zuan bere buru biribilla,
Eta begiratuaz ara ta onera,
Esan zuan: mutillak baniak kanpora,
Nere indar aundink ditzadan probatu,
Eta chor chor egiñaz aidean egaatu.
Esan ta egin: bere senideen ondotik
Salto egin zuan ta, eziñ aidaturik;
Laster lurra jo zuan, ume gisaisoak,
Ezaguera gabeko chori aiñ choroak.
Katu arrapari bat, ustekabero zan
Istante artan bertan irago andikan;
Eta oraturikan atzapartzarrakin,
Sasipera sartu zan azkar eizarekin.
Katuaren ortzetan zegoela, zion,
Itz arrenkuratiaz ¡ai adi banion
Nere ama onari, esaten zidana...!
Ondo merezia det gertatzen zaidana.
Choralda bat izan naiz, ez dezaket uka;
Ona orain pagua, dedalako kulpa,
Nere señidechoak, denbora baña lea,
Etzaiteztela ¡ai! ez, kabitikan irten.
Chori onen kondairak
Erakusten digu,
Gurasoen esanak
Nai ezik aditu,
Munduan gazte asko
Diradela galdu.