Luis Luciano Bonaparte, principe argidotar eta chit jakintsuari
Otaegi, Klaudio
Aurtengo ekaiztean
Ziraden atera
Lau anai, eiz aundiak
Arrapatutzera.
Etzioten tira nai
Eper erbiai,
Baizik otso, artz edo
Basurde tzarrai.
Ziran alkar aiñ ondo
Artutzen zutenak
Ezik, illtzen zituzten
Ikusi al danak.
Etzan, bada, piztirik
Gogorrenik ere
Aeki arpegia
Emateko trebe.
Baña, zorigaiztoan
Ziran aserratu,
Eta oian sasitsu
Batean zabaldu.
Menditako errege
Arzulo batetik
Begira zegokien
Erne goiz goizetik.
Alkarrekin ibilli
Ziran bitartean
Pikocheau jarririk
Egon zan atean.
Baña, apartatu zan
Anairik zarrena,
Eta lepoko ille
Adats kiskurduna
Arrotu eta sua
Boteaz begitik,
Ariñ urbildu eta
Bizkar ezurretik
Sartu zion atzapar
Ikaragarriak,
Eta oso zatitu
Ezur ta mamiak.
Ikusi arren oni
Zitzaiona gerta
Anaiak egon ziran
Besoak bilduta.
Berealase zion
Ekin besteari;
Eta, au ill ondoren
Irugarrenari.
Iges egin nai izan
Zuan laugarrenak,
Baña ariñ oratu
Zien atzaparrak.
Azken asnasa eman
Zuten momentuan
Oju egiten zuten:
-¿Zergatik ez nuan,
Nere anai maitea
Ikus nuenean,
Leoiaren atzapar
Gogorren tartean
Salta bian urbildu
Ta, balaz irago?
¡Ai balirake gauzak
Bi bider egingo!
Baldin izan bagiña
Beti adiskide.
Garaituak ez giñan
Izango gaur are.
Ill litugun bezela
Beste pizti asko
Irestzalle au ere.
Genduan guk, illko:
Baña nor bere giñan
Mendian banatu,
Eta ona zer zaigun
Guzioi gertatu.
Asarreak eta alkar
Eziñ ikusiak
Dituzte, maiz; ondore
Chit negargarriak,
Ausen gertatzen zaio
Euskal-erriari:
Alkartasunarekin
Ondocho zan bizi:
Baña, umeak ziran
Aserratu eta...
Etzatozka geroztik
Naigabeak palta.
|