Lau arbolacho
Otaegi, Klaudio
Lau aritz bigun ziran
Mendi larrutuan
Jaio izandu bata
Besteren onduan.
Aize chirimillo ta
Ekaitzak zebiltzan
Geldi gabe burruka
Laurak zati naian.
Lur guri guchi, eta,
Azalean zaņak,
Aen gorputzak ziran
Meak eta argalak.
Eta, baldin arkitu
Baziran aparte,
Garbituak izango
Ziran, duda gabe.
Bizi naiak, ordea,
Erakutsi zien,
Nola ezti etsaiai
Erazitzen zaien.
Esan zioten, bada,
Alkarri, -mutillak,
Gurutzatu ditzagun
Irmeki adarrak;
Lagundu alegiņa
Batak besteari,
Aizearen urruņak
Ez ditzan ebaki.
Eta modo onetan
Dizkigu betiko
Ekaitz setatsu oek
Aisa garaituko.
Alkartasunak zetuk
Chikiak aunditzen,
Eta elbarritsuak
Indartsu biurtzen.-
Esan ta egin: euren
Adarrak zituzten
Chirikordatu ala,
Non bat ziruriten.
Eta geroztik dira
Laurak bat egiņik,
Aritz aek doatsu
Alkarri itsatsirik.
Zeren alperrik dira
Ekaitz indartsuak
Lurrera botatzeko
Aritz anaituak.
Euskal-erria, libre bizi nai badezu,
Ispillu eder ontan begira ezazu.
|