Kukurruku!
Otaegui, C. de
Milla zortzireun da ogeitamaseian,
Zorigaiztoan sortu zan gerra naasian,
Chapelgorri azkarrak zeuden bein batean
Zumarraga deritzon orri politean.
Abenduko goiz bat zan, eta, aiñ gogorra
Ezik etzan gelditzen erortzen elurra.
Kabo zaitzalle batek, ez batere gaitzez,
Baizikan zuelako griña ura berez,
Azariren papera okullu batean
Egoki egin zuen eguna argitzean.
Morralean gorderik bere ustez ongi
Aurkestu zitzakion buruzagiari.
Pasatzean guziai onek errebista
Urbiltzen zaio kabo purrielari ta
Ikusten ollar baten burua zinzillik,
Morralari lajatu zion zirriztutik,
Oju egiten dio-¡porkeri zirzilla!
Ordu asko baña len izango aiz... illa.
-¡Nere kapitan jauna! ez beza pensatu
Gisatu ta jateko dedala arrapatu!
-Orduan esan zaidak zertarako dekan:
Kukurruku egiñaz goiz esnaatu nazan.