Gabon kantak
Otaegi, Claudio
Pozez eta kontentuz
Oso zoraturik,
Arkitutzen zazkigu
Biotzak beterik:
Ez da kristaudadean
Izango umerik,
Atsegintasuna gau,
Senti ez duenik.
Echola otz batean
Belengo errian,
Aurcho polit bat zaigu
Jaio gau-errian:
Dutenean jakindu
Arzaiak mendian,
Chirol joka etorri
Dirade abian.
Atozte, alchatuta,
Guziok kalera,
Soņu gozoak jo ta
Gogoz kantatzera:
Jainkoaren Semea
Zerutik lurrera
Etorri da, Luzbelen
Kateak austera.
Aingeruchoak ere
Dirade etorri,
Soņu arrigarriak
Joka ta kantari:
Seaskacho batean,
Begira aurrari,
ĄAlabantzak!, diote,
Betiko Aitari.
Goazen bada korrika
Guziok Belena,
Poza eta pakea
Dakarzkiengana;
Eskerrak biotzetik
Ematera aurrena,
Eta gero maitatsu
Laztan biguņ bana.
|