Calderoni, amalauduna
Otaegui, Claudio de
Desdin aundiren mintzoerakin esan izan zenduena
Ikusitzean ibai ontako umeren chikitasuna:
"Gure bizitza itzal bezela ametsa da itzal utsa;
Irudindarra besterik ez da mundu ontako bizitza."
Ganargitutzen zenduenean argikari ugaria,
Espaņiako biltokiaren eguzki distiaria,
Zure aditza soberanoak ŋizandu al-zezakean
Utsiruditzat zure etorkia berdiņik gabe munduan?
Tiberretikan Manzanaresa zure erriko ibaiera,
Eta Rhindikan Andes izena duten mendi aetara,
Izan ziduzen mirari denak eta aldareak gaņera;
Eta nola don betiko zure izen aundiren oroitza,
Ark erakusten dizu zuk esan bear zenduena aisa:
"Nere omena ez beste dana, izango da, bai, ametsa."