Arratoi zar bat tranpan eroria
Otaegui, Claudio de
Ankaezurreraņoko kasaka batekin
Madrillen ibiltzen zan gure auzoko Chomin,
Zapel luzea eta esku-larruakin
Moztu gabe zituen katu-bisarrakin.
Aronz ononz oi zuen irago eguna
Indiano bat bere burua egiņa:
ŋNork itzik egiņ ari esan gabe, jauna,
Zinta bat zuelako sitsak erdijana?
Ustez izango zala diruz ornitua,
Ikusirik aiņ grabe ta ondo apaindua,
Arratoi zar bat beti ondoren dijua
Besteren bizkar sarri asetzon oitua.
Diru askocho duen gizona dek ori.
Zion, zeren etziok bere buruari
Ematen bear ainbat jan eta edari;
Begira matrallezur, lepo luze orri.
Paseatzalle ura zijoan lekura
Arratoi zarra ere iskinchoka ara,
Baita ero ona non doan zelatara
Alkateak esanta, katua aetara...
Lukainkategi bati begira zegoan
Irechiaz chistua, Chomin bein batean
Aparta eziņikan alako moduan
Non etzuen sentitu arratoia ondoan.
Sartzen dio eskua poltsikoan kontuz
Ebazteko ustean ontzakoak erruz
Itzulitzen zakio,-esanaz-Ąaztaputz!
ŋNola egongo dek bat berritua erruz,
Bi urteren buruan enpleo gaberik
Baniok guchienez, eziņ biziturik?
Orduan zelatari arek oraturik
Para zuen berriro kaiolan sarturik.