Itzai zekena
Orixe
I
Idi gorri makal bat
daukat ukulluan,
itxedon du urtebetez
naikoa yan-edan.
Lan geiegiz ukegin
zian ikazketan.
Ontza bi ote ditu
balio okeletan?
II
Zurkeriz, ale gutxiz
nai nukean oitu;
lana berdin kentzeaz
ez nun izan kontu.
Gaur aldapan geldi ta
biar loitan sartu,
ezten-zulotik ezin
indarrik txertatu.
III
Goizean uztarria
ikusi-orduko,
buruari eragin,
itzaiari muko.
Lagunaren kupiraz
ez al dut lotuko;
bestela bigarrenak
egiņen dit uko.
IV
Ukullu edergarri
ez gose ta (y) ez min,
erleju ona dugu
marruka eguerdin.
Aztalari dardarka
sumatzen du noizpin
egueldi txar-zantzua
naiz egon zeru-urdin.
V
Eze igarrak yan ta
gizentzari uka,
nagusiak arekin
ixtiru daduka.
Birikenak yo du ta
asi da eztulka
idi gorri bakallo
laster daite buka.
VI
Iltzen da, ta aragirik
auzoan ezin sal;
artaletan gordea
idi-buruan gal.
Abarkak egiteko
larrua gauz aal?
Aiekin irrixt eta
itzaia anka-xabal.
|