Denok bat
Orixe
"Negu luzean bost ipui eder / egun ta ardazleetan.
ikasi nitun, artazuritze, / garbari ta ardazleetan.
Gaualdi bat dut ezin-utzia / istori labur onetan,
ua baitago ezarrienik / euskaldunen biotzetan.
Ortakoz, aipa-berria dizut / azi ninduten sukalde:
ain zuzen, etxe aren izena / len dakizun "Errekalde".
Nere lenengo euskal-eskola, / nere sortetxeko alde.
Euskalerriko biotza dut nik, / artaz nai baduzu galde.
"Elbarren" zaion auzoan dago / errian dan aundiena;
goiko auzoan balego, buruz / ager liteke gaillena.
Errekatxo bat ondoan: ikus / egoki dun ez, izena;
larraiņa goien, iru sukalde, / berria irugarrena.
Aur nintzalarik, bi ama-alaba / banetan ziraden bizi.
Txikienen alaba unidek / arretaz ninduan azi.
"Beste sukalde" zitzaionera / zenbat aldiz nun igesi.
amonordeak -zeruan bedi- / al du gaurgeroz ikasi.
Artzai bazera, badakizu zer / dan arkume gaitzetsia";
-praile bizardun batek jarria / ori nun izengoitia-.
Ainak(arek), ama bat, bi ere ez aski / gose-erasana guzia;
beti erkitu geldi-berria / ama geigoren isia(gutizia).
Ama gisoak, aurraldi batez, / titi baiņon au geiago:
ez nindun gaiztoz goseak utzi. / Gaurgero zeruan dago.
Azken jaioa nintzalako, ni / besteak baiņon aulago;
bi iņude ta ama baiņo / amona ez nun gorrotoago".