Zeruko giltza
Oregui, Jose
¡Iriki nairik daude zeruak,
Otoitz umilla da giltza!
Biyotzetikan otoitz gozoak
Izpañak iriki bitza.
¡Jaungoikoari egiteko, bai,
Gure erreguen eskeñtza,
Añgeru ederrak beren egoak
Astindu nairik dabiltza!
Zerutik beraz igur dakigun
Grazi gozo-aren intza,
Biyotzetatik igo bekigu
Egunoroko otoitza.
Bata gora ta bestia bera
¡Miragarrizko langintza!
¡Otoitza eta graziya pozik
Alkarrren jarrai dabiltza!
Ala gizonak sentitu oi du
Jaungoikoaren laguntza
Eta lurrean egin ere bai
Añgeruchoen bizitza.
Egiyak adimentua eta
Graziyak berriz biyotza
¡Zoriondurik, añgeruturik
Ikusi oi da bakoitza!
Zeruko atiak irikitzeko
¡O misteriozko giltza
Biyotz umillen egunoroko
Erregu eta otoitza!
Zeruratzeko ¡zeñ pozgarriya,
Beti betiko bizitza
Añgeru eta santu arteko
Otoitz-zalien eriotza!
Otoitzerako zer ein bear degun
Nai baldin badegu jakin,
Ona emen nola Jaunan graziyz
Ein bear degun alegin:
Bekaturako bidetik alde,
Zerurakoari ekin,
Gurutzepean besarkaturik
Gure Jesus onarekin,
Bere Pasio santuan pensa
Erruki aundiyarekin.
Jetsemaniko baratz santuko
Gure Jesusen gisara
izar-argitan belaunak umil
Umil ditzagun lurrera;
Begiyak berriz Jesus onaren
Arpegi Jaungoikozkora,
Amoriyozko izerdiya, bai,
Nola dariyon begira,
Gure izerdizko nekepetikan
Igo gaitezen zerura.
Zenbat goizago, ainbat gozoago
Biyotza otoitzarekin,
Egochopean nola oi diran
Chitachoak amarekin
Goiz goizetikan jaiki ta goza
Gure Jaungoikoarekin,
Begi begiko sena bezala
Zaintzen gaituanarekin,
Gure gañera parrez bezala
Zerua zabaldu dedin.
Otoitz santuak egin oi gaitu
zenbait graziachoren din;
Santuen gisa bagabiltz berriz
Lo-arin eta jan arin,
Jaunan graziaz egiñik bentzat
Nolabait ere alegin,
Egaztiturik, añgeruturik
¡O zenbat poz ta atsegin
Eguzkipean ez dan bezala
Mundu guziko gauzakin!
¿Alkarren leyan otoitz gozora
Jaiki oi geraden bezin,
Eztiya baña eztiyagoko
Biyotz-mingancho banakin
Izarrez goitik zerutar danen
Belarrietan zer tin-tin
Gozoa bezin miragarriya
Zeruak aditzen ez dio?
Pozaren pozak gañez egin ta
Isildu nai, baña ezin,
Arreba otoitz-zalecbo bati
Anayak ziyon itz egin.