Nere amari, 1885-garreneko San Jose egunean
Oregi, Jose Gaspar
¡Betoz zeruko aingeru ederrak!
¡Betoz santuak gaur lagun!
Zorioneko sabeletikan
Mundura eman ninduzun
Egun ederra, ene amacho,
Gaur pozik goza dezagun;
Adiskiderik onen-onenak
Gaur lagun artu ditzagun.
¡Aireko egazti, ichasoko arrai,
Jerez-ko ardo eztiyak
Gaur gure mayak merezi ditu,
Merezi ditu guztiyak!
Gaur nituen, bai, mundu onetan.
Gaur zugan ene begiyak
Zuri begira, nere amacho,
Zabaldu argi-argiyak!
Zuri eskerrak, ama maitia,
Zuri nik beti graziyak:
Gaur bear ditut pozik kontatu,
Neurtizcho berri-berriyak.
Otoiz bero bat zerura eta
Ama Eleiza santari
Sabel garbiko frutu au, ama,
Gaur nindiozun eskeñi.
Aingeruturik laster ninduzun
Beso oyetara itzuli;
¡Zeñ pozik, ama, artu ninduzun
Jainkoak berak badaki!
Zeruak bada uraz batera
Graziya zidan isuri
Eta aingeruak pozik ninduten
Aingeruturik ikusi.
Or nizkitzun gaur, ene amacho,
Bular gozoan lenbizi
Zuri begira amoriozko
Nere begiyak iriki:
Beti oi giñan Aubegi gozoz
Oraiñ bezala leyalki
Beti begira, baita nai-ere,
Beti laztanka alkarri.
Milla ma-cho zuk eman ondoren
Izpancho oyek iriki
Eta zinidan deitzen pozik
¡Ene pollita! zuk niri
Malko gozoak zerizkigula
Begi ederrak isuri
Oi ginizkigun, ene amacho,
Zuk niri era nik zuri.
Zure bularcho ezti oyetan
Beti nenbillen igari,
Izpancho oyek or zinizkidan.
Gozo gozotan maiz busti.
¡Eta amaika lo galdurik, zuk
Azi ninduzun añ guri!
Eskerrik asko, ene amacho.
Eskerrik asko gaur zuri.