Laudagarrizko on Klaudio Otaegi zanari
Oregi, Jose Gaspar
¿Non da arako bere oetik;
Gaisorik Ondar-urian,
Bere azkenengo neurtiztura
¡Ai! irakorri an zidan
Buru ta biyotz (aundirik iñor
Izan oi bada bizitzan)
Ala bizitzan nola eriotzan
Aundi agertua benetan?
Seme on batek zor dion dana
Emanik Euskera Amari
Zeruetako agur ein digu
¡Belchargaren paregarri!
Kutungarritzat utzi digun
Biyotz tristeon pozgarri
¿Añgeruak ere artu al diote
Zeruan saristagarri?
¡Argi-jariyo adimentua!
¡O biyotzaren sutua!
¡Zeruetatik aditurikan
Eri gaisoan kantua,
Zeruetara dei diote
Artzera sari santua,
Añgeru eta santu-artian
Laudatutzeko Jainkua!
Miragarrizko neurtizturak
Zeriozkala ugari,
Argi diz-dizka eragiñikan
Gure Euskal-erri oni,
¡O zenbat aldiz eragin diyon
Bere eskuko lumari!
¡Eskerrik asko biotz-biotzetik
Guk Otaegi zanari!
¿Jechi ote zera garbiteko
Su eta pena-leizera?
Biyotz ta erreguz gu ere orchen
Zurekin izango gera;
Gure eche ta Eleizetatik
Dizugu izango jayera,
Salba gaitezen amildu gabe
Deabruaren mendera.
Biyotz gogorrez jo ez dezagun
Amorratuen artera,
Gozagarrizko grazi jariyo
Orruntza eta onera
¡Zabal zabalik dauka Eleizak
Errukarriyon gañera,
Bere itzalean salba gaitezen,
Jesu-Kristoren bandera!
¡Zugatikan nik aldarean gaur
Osti santuaz eskuak
Jaso baditut eta egin pozik
Zerura nere erreguak,
Entzun dituta, entzungo ditu
Jaungoiko errukitsuak,
Zabaldurikan zeruko ateak
Eta añgeruen eguak!
¿Miragarrizko zure izkuntzaren
Maisu aundiyen lekura,
Maitagarriendu zaituzten zure
Birtute ayen zerura,
Zeruetako añgeru eta
Santu oyen deitura
Aditurikan, egatu zera
Betiko paradisura?
Ama Euskeraren besoetatik
Doatsu igo bazera
Zeruko gure Aitaren eta
Ama-Seme-en aurrera,
Zeru-bidean bota ez dezazun
Oñik beñere atzera,
¡Ama-Semeon lgauntza betor
Euskera Amaren lurrera!
¡Erukiorrak begiraturik
Errukarriyon mundura,
Isur bizaigu bere begiyen
Grazia distiadura,
Eta biyotzok dute gogotik
Artuko abiadura,
Añgeru eta Santu artian
Gure zai zauden zerura!
¡Luis Bonaparte Prinzipea gaur
Euskera Amaren Errege!
¡Erri errizko Euskera-billan
Etzan ibilli zu-gabe!
Ama ta errege gera badira
Seme ta maisua bage,
Zerura igo bazera, emen
Pozgarri gabe ez gaude.
Neurtizdegi kutungarria
Euskal-Erriyan utzirik,
Ispillu eder bazera emen
Ama-Euskeraren eskutik,
Ortik ere eingo diguzu lagun
Jaungoikoaren aurretik,
Laster dezazun pozik ikusi
Ama seme-berriturik!
¡Millaka urtien muga legorra
Izardi gozoz bustirik,
Ama Euskera zuk utzi dezu
Lorez ta frutuz beterik!
¡Urte elduen frutu gozuak
Eman ta ematen bizirik,
Zeruan baizik ez zindezkean
Geratu sariztaturik!
¡Lurrean ere ainbesteraño
Bazera miragarritzen!
¿Guadalupeko mendipetikan
Noraño zera igotzen?
Argidotarren birtute sorten
Usai gozoa gozatzen,
Añgeru eta santu-artian
Zerade zoriondutzen?
Miragarrizko neurtizturen
Iz-lorachoak bildutzen,
Ez Parnasoko Musategiyan,
Baizik ikasi zenduen
¡Guadalupeko Izar-argitan
Asi zatzaigu laguntzen,
Birjiña Amaren lorategira
Zale zaletu gaitezen!
¡Guzialtsua, errukiorra,
Zu zera danon Jabe ona,
Biziyak iltzen, illak piztutzen
Miragarritzen zerana!
¡Zurea baizik gizona ez da,
Gorputz ta arima, dan dana!
¡Eriotz ona izan badegu,
Piztuko gera zugana!
Egunea baten alchatu eta
Epai onaren ondoren
Gorputz ta anima or zeruetan
¡O nola egongo geraden!
¡Santu ta Añgeru-artian beti
Millo milloika alkarren
Leyan leyalka Iru Santua
Lauratzen eta lauratzen!